Blog

EGUN ON GAZTEIZ!

Goiz dibertigarri baten istorioa da hau. Web orri batek, museo batera nola eraman zaitzakeen azaltzen duen istoria ere bada.

2016 urte amaieran Gazteizera bidaiatu nuen Patrimonio para jóvenes-en irteera bat antolatzeko. Leku zehatz bat bisitatzeko asmoarekin nijoan. Arabako museoen web orrian bilatzen aritu nintzen, eta nahi gabe, Arte Ederren museoa topatu nuen. Liluratu egin ninduen.

Nire bidaian, bi lekuak bisitatu nituen: aurreikusia nuena, eta Arte Ederrena. Arte Ederren museoaz maitemindu egin nintzen, eta hasiera batean pentsatu nuen bisita alde batera utzi nuen.

Augustin Zulueta Jauregiaren historia oso interesgarria da. Bideoa ikusi nahi izanez gero, egin clik hemen

Eman begirada bat web orriari ere. Ez da oso erakargarria bisualki baina oso informazio baliagarria dauka.

Museoa bisitatu genuen egunean; eraikinaren, honen sustatzaileen, arkitektuen eta XX.mendeko Gasteizko bizimoduaren inguruko erakusketa zegoen. Honetan zentratu zen bisita. Denek atsegin zituzten ikusitako tokiak

Eskaileradun sarrera handia, landutako zura, ateetako apainketak, lurrak, bakoitza bere dekorazioarekin eta geometria ezberdinekin. Leihoetatik sartzen zen argia, kapera… Erakusketako panelek ere denei iruditu zitzaizkien interesgarriak. Sinpleak baina oso atseginak ziren. Irakurtzera gonbidatzen zuten eta argazkietako xehetasunetan adi egotera

Historiako arkitekturaz eta Apraiz eta Luque arkitektoez hitz egin ondoren, joko moduko bat egin genuen. Taldetan banatu eta talde bakoitzak erakusketa iraunkorreko bi koadro aukeratu zituzten besteei erakusteko. Koadro horien aukeraketaren zergatia azaldu behar zuten.

Ohartu ginenerako, ia bi ordu pasa ziren… pintxo batzuek jatera joan ginen eta ondoren Gazteizko Eliza Nagusi berria bisitatu genuen, Neogotikoaren adibide ezin obea.

Historizismoari eta XIX mende amaiera eta XX mende hasierako arkitekturari buruz berriz hitz egingo dugu Patrimonio para jóvenes-en.

Oraingoz, gomendio bat: Gazteizko Arte Ederren museoa bisitatu. Izugarri atsegingo duzue.

You Might Also Like

No Comments

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.