Blog

Erretaula batek kontatzen duena

                      Historiaren hasiera

  sello-mec-v2-smSarrera honen historia duela urtebete hasi zen. Nik, Consuelo Sanz de Bremond eta bere janzkerari buruzko bloga ezagutu berria nuen sare sozialei esker. Twitter bidez jarraitzen ginen, eta ondoren email bidez hitz egin ohi genuen. Azkenean, elkar ezagutu genuen. Arrazoia; San Julian de Orobiaren erretaulari buruzko liburua. Liburu bat, eta ondoren ideia bat: Iruñara etorri bertan modari eta errataulan ikusitako ohiturei buruzko mintzaldi bat burutzea.

                    Abuztua. Ideia lantzeko hilabetea

Consuelo etortzekoa zen. Baina argazki zehatzak behar genituen. Zapaten, kamiseten, txapelen… argazki zehatzak. Borja Centera arduratu zen horretaz. Eskailera eta objektibo onekin. Bere garaierak ere laguntzen zuen!

Behin argazkiak bagenituela, Consuelok bere mintzaldiaren Power Point-a prestatu zuen. Urria urrun zegoen oraindik.

cofias

                  Urria…

Iritsi zen 22.eguna. Goizean Consuelorekin elkartu ginen San Julian parrokian bertan. Erretaula ezagutzen zuen dagoeneko, argazki eta liburu batzuei esker, baina inoiz ez zuen zuzenean ikusi. Eta mordoa gozatu zuen. Argazki eta argazki gehiago.

cofia-de-tranzado-en-el-retablo

Ondoren, Patrimonio para jóvenes-eko gazte talde bat iritsi zen. Lasai lasai erretaula ikusi zuten, eszenak ulertzen. Xehetasunez jabetzen. Janzkeren, paisajeen, arkitekturaren eta ohituren xehetasunak: Langileak andamioetan lanean, andereak beraien neskameekin paseatzen, zaldunak, ehizan…

      Eta gauean mahai iguru afaria

Gauean, Consueloren mintzaldia izan genuen. Bere aurkezpenarekin, XVI. Mendeko moda azaldu zigun. Bertako eta gaur egungo modaren arteko desberdintasunak ere erakutsi zizkigun modu dibertigarrian. Mintzaldi labur, arin eta atsegingarria izan zen. Primeran pasa genuen.

ororbia-10

Ideia eta proiektu berriak sortzeko unea izan zen. Eta onezkero batzuetan lanean gabiltza.

          Gune interesgarria

Gune honetan oso irteera interesgarriak egin daitezke. Santa María de Gazolaz eliza dago oso gertu, bere elizpe dotorearekin. Larraya, bere jauregiekin eta eliza erromanikoarekin. Eta Otazuko bodega,

bere mahasti eta ikuspegiekin. Bisita egin daiteke, ardo ezberdinak dastatu edota bere arte garaikideko bildumaz gozatu.

Iruña inguruan egiteko ibilbide izugarri bat.

You Might Also Like

No Comments

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.