Blog

SAN MARTIN DE UNX-EN IBILALDIA

 

URTE HASIERAKO ELKAR AURKITZEAK

Gabonetan zehar elkar ikustea Patrimonio para jóvenes-en ohiko zerbait bat da. Oraingoan, San Martin de Unx izan da leku hautatua. Ujuétik oso gertu dago, ia aurreko urtean utzi genuen lekutik hastea dela esan daiteke. Edo, hobeto esanda, oso kilometro gutxitara. Bertako kaleetan zehar ibiltzea, herriaren goialdean dagoen San Martin de Tours eliza bisitatzea eta berriketa jostagarri batekin janaurreko bat hartzea. Beste gauza askoren hartean, 2018. urtean egin nahi genituzken irteerei buruz hitz egiten aritzea. Honelakoa izan zen geure goiza.

 

 

HAUSNARKETAK

Observando la iglesia de San Martín de Unx

Bisitaldi honek, erraza izan beharko zuenak, bere zati konplexuagoak izan zituen. Horietako bat, adin ezberdintasuna. Plazer bat da, behar bat dela ere esango nuke, neska eta mutil gazteagoak etortzea. Baina DBH 2ko jendea, 15 urte nagusiago diren profesionalekin batera izatea, lan eta hizketa, erritmo eta antolamendu ezberdinak izatera derrigortzen gaitu. ¿Nola gainditu dezakegu hau? Denon aldetik dagoen jarrera onari esker eta, azken finean, esperientziak denbora banatzen laguntzen dizulako, nolabait esateko.

Beste zati konplexu bat ere bazegoen: Honelako bisitaldiak eduki finkokoak ez direla Javierri ulertaraztea, ez dugula eliza bisitatzera datorren orori emango litzaioken azalpenik nahi. Asmo onarekin, publiko eta San Martin de Tourseko bisitak eramatera ohituta, azalpen (onak) baina desegokiak eta luzeak ematen zituen Javierrek gure jentearentzat. Laister ohartu zen arazoaz eta niri utzi zidan azalpenak ematen… Eta eskertu nion, asko eskertzen diot.

Hondarea bizi eta sentitzea, leku baten azalpen tekniko, kronologiko bat jasotzearen oso ezberdina da. Bisita luze horiek, zehatzak, profesionalentzat, Historiako ikasle, Artearen historiaren ikasle, eta interesa duten guztientzat oso behargarriak dira.

Patrimonio para jóvenes-en helburua, dagoeneko ez duenarengan interesa sortzea da. Beraz, bisitek berezko dinamika behar dute izan. Ikusten dutena, dakiten beste zerbaitekin erlazionatzea lortu behar dugu. San Martin de Tourseko kriptari buruz, gogoratzen al zarete San Salvador de Gallipienzoko kriptaz?

Gazteei hitz egiten utzi nien. Haien berezko interpretazioak egin zituzten San Martin de Unx-eko bataioko pila irudien aurrean. Ondoren, Javierrek egitarau ikonografikoa azaldu zuen.

Detalle de un personaje en la pila bautismal. San Martín de Unx

Baina berriz ere Javierri gelditzeko eskatu behar izan genion 🙂 “Ikonografiari buruz…” galdera bat, zer da ikonografia???? Honela bakarrik jarraitu ahal izan genuen.

KRIPTARI BURUZ

Kriptara jeistea gehien gozatu zuten momentu bat izan zela uste dut. Eta sentipen anbiguoak sortu zizkien, sortu zizkigun: alde batetik leku txikiaren lilurapena, elizaren desnibel handi bat saihesten duenak, eta beste une batzuetara eramaten gaituenak. “Film batean izango bagina bezala da” esan zuen norbaitek. Beste alde batetik, zaharberritzearen txuri ia kutsugabea, asmatu daitezkeen polikromiaren abarrak… mmmm zein berria iruditzen zaidan kripta hau…

Guneetara sarbidea beti dugu gustoko. Eta gainera inspiradorea da. Clara Frago– ren El Patrimonio tiene vida berriz ikustera, edo lehen aldiz ikustera gonbidatzen zaituztet. Bideo horretan, San Salvador de Gallipienzoko kriptaren bideoak lilura berezia sortzen du.

    ZOZKETA BAT

Urtean zehar askotan egiten ditugu zozketak eta lehiaketak (horretako dirua badugu jejeje). Urte hasiera, Errege egunaren bezpera, une egokia iruditu zitzaigun. Bisita honetan beraz, gau bat igarotzeko aukera zozkatu genuen (ostatua eta gosaria bi lagunentzat Hotel Heredad Beragu )

Hemen naukazue zozketaren unean, Javierren, gure gidariaren begirada arretatsuaren aitzinean, atzekaldean.

Poltsa paper txuriez beteta zegoen, tolestuta eta itxita. Paper baten bakarrik jartzen zuen “Heredad Beragu”. Paper hori ateratzen zuenak irabaziko zuen. Eta Marta Castaño izan zen. Begira zein pozik zegoen

UMORE APUR BAT

Ibiltzea, gazteenentzat korrika egitea, janaurrekoarekin batera, bisitaren amaiera izan zen. Katuen partaidetzarekin.

Gazteenak kaleetan zehar korrika igo eta jeisten egon ziren, kaleetatik galtzera eta aurkitzera jolasten, baita katuak jarraitzera ere. Herriko katuak… Zoaz haien bila… Baina, beno, denetarik egon zen, eta nagusiagoen hartean… hemen utziko dizuet argazki bat, mila hitz baina gehiago balio duena.

“A ze herri polita”, “Ez genuen ezagutzen”, “Zein ondo pasa dugun”. Hau entzutea, misio konplitua dela esan ahal izatea da, behintzat, misio konplitua urteko lehen bisitan.

You Might Also Like

No Comments

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.