Blog

Eliza arkupedunak

  logo-mecnaNafarroako paisaia eta ondare kulturalaz gozatu dugu, eguraldi ederrak lagunduta. Iruñako inguruko eliza arkupedunetarako ibilaldia. Irteera xumea, baina nazio, eskualde zein lanbide ezberdinetako gazteei interesgarri gertatu zitzaiena.

Mexikoko medikuak, Nafarroako ikasleak, Burgoseko artistak, Iraneko kazetari bat, denok liluraturik gelditu ziren Gazolaz, Larunbe eta Eusako eliza arkupedunen xarmarengatik.

Grupo en el pórtico de San Esteban, interior

Larunbeko San Bizente elizan, orain dela gutxi zaharberritu eta txukundu duten kanpoaldea eta hezetasunak hondatu duen barnealdearen arteko ezberdintasunak ikusi genituen. Eliz atariko eskultura bitxia iruditu zitzaigun, horren eskematikoa, eta gaur eguneko artearen irudia oroitarazi zigun.

El pórtico y fachada sur-después de las obras

Eliz atariko arkuen artean ikus zitekeen paisaiak hauen edertasuna nabarmentzen zuen. Gainera, ikaragarrizko eguraldi polita ari zuen. Arkupea gogoz aztertu behar genuen, honen ondotik ikusi behar genituenekin alderatu ahal izateko.

Elizaren estiloari buruzko gauza batzuei buruz aritu ginen eta irteera honetan, buruari eragin eta hausnartu genuen: zaharberriztapen baten ondotik, zer?

Agoitzeko zubia bisitatu genuenean, galdera hau landu genuen ere. Zaharberriztapen batek suposatzen duen inbertsio bat egin eta gero, zaharberritu den horren zabaltzea eta balioaren onespena behar bezala zaintzen da?

Una foto con el móvil

 

Zaharberritu eta gero, gauzak zaindu behar dira. Kontserbazioaren prebentzioari buruz zer dakigu? Are gehiago, nola zaindu dezakegu ezagutzen ez dugun zerbait? Hezetasuna, ura, sua, espoliazioa, eguraldia… irizpide okerrez egin diren zaharberriztapenak, denak ondarearen etsaiak dira. Ondarea ahaztea edota honen ezjakitea baino etsai handiagorik ez dago. Egunero gure ondarea ahalik eta hobekien ezagutu behar dugu, ondarea babesteko eta ondorengo belaunaldiei emateko bide bakarra baita.

Nola egin dezakegu? Diseinu, marrazki zein argazkien txapelketekin, ondarea zabaltzeko ideien txapelketarekin etab.

Erlijio-gurtza baden tokiei dagokienez, kasu honetan adibidez, lekua despopulatzearen arazoa bada eta, honen ondorioz, fededunen ez izatea. Zeintzuk izanen lirateke erabilera egokiak? Edozeinek balio al du?

Ezjakiteari eta ahazteari buruzko hausnarketak, ikusten ari ginenarenaz gozatzea eta hobekiago ezagutzera nola eman genezakeen pentsatzea. Momentuz, irudi on batzuekin egiten dugu, gure proiektuarena denarekin.

Puerta entreabierta vista desde el coro (1)

Gazolazeko Santa Maria, Eusako San Esteban eta Larumbeko San Bizenteko argazkiak irteera honen oroigarri gelditzen dira. Gazolazeko San Mariako kapitelen dekorazioa denetan aberatsena da, baina besteekiko kokapenarekin alderatuz, edertasuna galtzen du, herriaren etxeen artean baitago. Eskerrik asko denori etortzeagatik.

 

 

You Might Also Like

No Comments

Leave a Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.