Blog

Eleberri bateko gaztelua. Loarre eta topaketa Luis Zuecorekin

logo-mecnaIazko udaberrian Gazteentzako Ondareak kontaketa laburreko txapelketa bat antolatu zuen. Gaia, Iruñeko harresien eraistea. Saria, Griseleko gazteluan gau bat pasatzea. Hau izan zen Luis Zuecorekin izan genuen lehen kontaktua. Gazteluaren zuzendaria da eta Espainiako gazteluen lagun elkartearen kide da, baita idazlea ere. Irailean, “El Castillo” eleberria argitaratu zuen, Loarreko gazteluari buruz. Itxura ederra hartzen ari zenez gero, elkartearen mahai-ingurura gonbidatu nuen, gure afari bateko partaide izateko. Kontaketeei buruzko elkarrizketak oso interesgarriak ziren, batez ere, eleberri batek Loarre bezalako gaztelu baten inspirazioaren xarma eta handitasuna hartzen dituenean.

Luis gonbidatu nuenean, oraindik ez nekien topaketa non egin genezakeen. Iraileko azken egunetan, Luisen eleberria argitaratu eta gero, Dani Rosino, Walden liburu-dendaren nagusia, bisitatu nuen eta nire egitasmoa adierazi nion. Urtarrilaren 23an egitea adostu genuen, orduan data hori urrun zegoena, pasatu da jadanik. ¡Hori poza izan zena! Denbora tarte aparta pasatu genuen Luisi gazteluei buruz hitz egiten entzuten genion bitartean, batik bat, Loarre, eleberria, pertsonaien ezaugarriak zehaztatzea eta bestelako gauzei buruz. Dena liburuz beteta zegoen, Waldenek badu giro berezia: egurra, bakea, etxola baten gisakoa…

todos subiendo a Loarre

Mahai inguruak Gazteentzako Ondareak Loarreko gaztelura egin zuen bisita gogorarazi zuen eta ariketa hau berregitea proposatu genuen. Kontaktu sare bat egiteko aukera izan zen ere, gaur egun Networking deritzon hori. Esther Elizaldek, ikerlari eta Iruñeko harresiei buruzko doktoretza egin duenak, Luis ezagutu zuen. Biak Marta Castañorekin hitz egin zuten. Marta filologoa, artxibozaina,   liburuzaina eta gure kontaketa laburreko txapelketa irabazi zuen idazle trebea da.

Marta Luis y ESther

Gurekin batera Joaquin Torres eta Veronica Quintanilla zeuden, topaketa oso baliagarria gertatu zitzaigun, beraz. Luis oso komunikatzaile ona da, hurbilekoa eta denak poz-pozik egon ziren berarekin.

Eleberriari buruzko nire iritzia jakin nahi? Hemen doa, pertsonala da, blog batean idazten duenarena bezalakoa eta, beraz, nirea da erantzukizun guztia. “El Castillo”-k Loarreko gazteluaren oroipenari bultzada berria ematen dio, joan ez direnen artean jakin nahia pizten du eta, batez ere, eraiki zutenei zer nolako erronka, sakrifizioa, arriskuak, ametsak eta itxaropenak zekarkiten zabaltzen du. Pertsona ezezagunentzako omenaldia da, lanean aritu zirenentzat eta zeinei badugun ondarea eskertu beharko geniekena.

Luisek ahalmen berezia agertzen digu konkaketa bati indarra emateko, aldamioen sabotaian bezala, esate baterako. Nire ustez, pertsonaiarik haulena Ava da. Ez zait gustatu, ez da sinesgarria, argumentua trabatzen du eta nire irudimenean Pocahontasen irudia agertzen zen. Luisek gaztelu askoren historia ezagutzen dut. Badaki nola kontatu, nola ezagutarazi eta nola bihurtu interesgarri. Honen adibidea hasierako argazkian duzue, talde ederra bildu egin zuen bere inguruan. Berak duen prestakuntzarekin eta berak duen trebeziarekin ez ditu edonolako istorioak behar jendea erakartzeko. Zuecok badaki pertsonen psikologian murgiltzeko modurik egokiena eta maitasun istorioa hobeto eraikitzea espero nuen. Bestalde, atsegin izan dut eleberriaren bukaeran Fortun eta Eneca berriz elkartzea. Hori bai, Loarrera bueltatzean, Fortun hor egon zela pentsatuko dugu eta fraideak eta Lonbardiako maisuak bilatuko ditugu eta denon ahotsak entzuten ditugula pentsatuko dugu. Hauxe berbera Luis Zuecok lortutako arrakasta izanen da. Eskerrik asko Luis Iruñera etortzeagatik, eskerrik asko Dani zure liburutegian hartzeagatik. Eskerrik asko denoi parte hartu izanagatik. Elkartze ederra izan zen, eta gazte profesionalen topaketa izan zen, zeinetik idei berriak eta proiektu sortu daitezkeen. Post hau ixten dut Luis Zuecoren irudi batekin, Esther Elizaldekin solasean ageri dena, Iruñeko Walden liburu-dendan. Gomendatzen dizuet liburu-denda hau bisitatzea

 

You Might Also Like

No Comments

Leave a Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.