Blog

Agoitz

logo-mecnaAgoitzeko herria Iruñatik oso hurbil dago eta bisitaldia oso interesgarria da ere. Arteari dagokionez, Nafarroako lekurik nabarmengarriena ote da? Ez, baina aipagarria da bertako herritarrek artearen zainketan eta zabaltzean parte-hartzen duten modua. Salva arduratu zen guretaz, Bilaketa elkarteko kidea da. Honetaz gain, zubiaren eta “kostrada”ren (bertako gozokia) lagun elkarteak, musika zein dantza elkarteak badaude ere. Herri langile eta egiatan parte-hartzailea.

 

Agoitzera etorri ziren askok ez zuten herria ezagutzen. Gutxi batzuk futbol partidu batengatik edota enpresaren bat ezagutzeko etorri izan dira. Berriro ere, harriturik eta pentsakor gelditu ziren hain hurbil izanik ere ezagutzen ez duten guztiarengatik.

Mikel deunaren eliza bisitatu genuen. Denok atsegin izan zuten eta harritu ziren erretaula eta arkitekturaren arteko aldeaz. Erretaulen helburua azaldu genuen, esate baterako, irakasteko eta liturgian laguntzeko erabili izan dira historian zehar. Beste lan barrokoekin alderatu genuen eta haien arteko berdintasun eta ezberdintasunei buruz hausnartu genuen. Bataiarria ikusi genuen eta Antxietaren gurutziltzatua. Ateratzean Argamasillako markesen jauregia ikusi genuen. Zeinen polita ikusten zen dena elizaren ondoan. Arreta handiz zainduta zegoen eta azulejuen apaindurak eta leihoen arkuteriak liluraturik utzi gintuzten.

Vista desde el fondo retablo de Aoiz

Ustekabean gizon adindu bat agertu zen: Mario. Baratzeatik zetorren bere maskeluarekin. Gelditu zen eta gure taldeari buruz galdetu zuen. Istorio harrigarriak azaldu zizkigun, bertan bizi guztia pasatu duenaren zaporearekin. Mario benetan xelebrea eta jatorra zen.

Risas con Mario Erdozain

Salvak, zubira joan aurretik, kafe bat eta honekin batera kostrada izeneko gozoki goxo-goxoa hartzera gonbidatu gintuen. Gomendatzen dizut goxoki hau dastatzera. Sar zaitezte kostradaren elkartearen web orrialdean. Kultur etxean, gosari hau hartzen ari ginen bitartean, gaur eguneko margolanak ikusi genituen.

Costrada

Zubia harrigarria da, baita horren inguruan ikusten den paisaia ere. Eder-ederra dago. Don Francisco Oyarzun-i esker zaharberritu dute. Agoitzeko zubiaren lagun elkarteak parte hartu du ere. Irati ibaiari buruz hitz egiteko unea ailegatu zen eta honekin loturik dauden gaiak: egurraren garraioa, lehenagoko industria, trena eta Ekaiko zerrategia, gaur eguneko industria arkeologiaren adibide, argazkilarientzat eta industria ondarea gustukoa dutenentzat aurri interesgarriak.

REsaturacion puente de Aoiz jpg

Honen ondotik, batzuk oinez San Roman baselizara joan ginen eta beste batzuk Iruñara bueltatu ziren. Zubiatik baselizara doan ibilaldia oso polita eta erraza da.

Agoitzek denetarik badu: artea, dantza, industria ondarea, historia, gastronomia. Agoitzeko jendea abegitsua eta adeitsua da. Bisita ezazue Agoitz.

You Might Also Like

No Comments

Leave a Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.