Batzuetan kexatzen gara eta kultura garestia dela erraten dugu. Ezin gara nonbaitera joan ezin dugulako eskatzen ari direna ordaindu eta, batzuetan, egia da. Hala ere, ez da horrela beti. Izan ere, hagitz merkeak edota dohainik diren bisitaldiak egin ditzakegu eta ez gara ohartzen ere.
Zer gertatzen da Rada-ko esparru harresiztatuarekin? Ez da munduko zerarik harrigarriena, ez, baina interes handiko hondakina da, paisaia harrigarria da eta bi eurotako prezioa. Talde batean joanez gero, euro bateko prezioa dauka.
Negua eguzkitsua eta epela izan denez, egun hauetan joateko aukera izan dugu. Denok harriturik gelditu ziren tokiaren aurrean. Pelikula batekoa izango balitz bezala, bai.
Sarrera hartzerakoan, oso ondo diseinatuta dagoen informazio liburuxka eman ohi dute. Baina zertako balio du informazio honek, ez baldin bada Nafarroako inor tokia ezagutzen duena? Nola eman dezakegu baduguna ezagutzera?
Hondakin hauek gure egunetara ia-ia mirariz ailegatu dira eta hauetaz gozatzera gonbidatzen zaituztegu blog honetik. Eguraldi goxoa eginez gero, zelaian barrena ibilaldi bat egiteko toki aproposa da.
Honen inguruan, ez kilometro askoretara, ondare oso interegarria bada. Erriberriko gazteluatik, Olibaren monastegira… guk bisitaldi hauek beste egun baterako utzi genituen.
Egun horretan ere, Sotoko Amabirjinaren baseliza bisitatu genuen. Nafarroako arte barrokoaren adibidea da, kalitate hobenetarikoa ez bada ere, ikusgarria da. Kolorea, argia, antzerkitasuna… oro har, tokia ikusgarria eta atsegingarria da. Denei arreta erakarri zien inbidiaren alegoriaren irudikapenak: buruan, ilea izan beharrean, sugeak bazituen anderea ageri da. Honek pentsaera gaiztoak eta pozoitzen dutena adierazi nahi digu.
Inbidiaren irudiarekin alderatuz, Bakea eta jainkozaletasunaren irudikapena dago.
Itun Berria eta Zaharraren irudiak badira ere, batik bat, Jesusen haurtzaroarena. Hau Mariarekin lotzen da, Sotoko Ama birjinarekin, baselizaren zaindariarekin.
Baselizaren inguruan, toki polita itxuratzen duten zuhaitzak badira, udan beroatik babestu, udazkenan kolore nahasketa harrigarria osatu eta neguan, hostorik gabe, bere xarma ere badaukatena.
Nafarroako ondareaz goza dezazuela!
No Comments