Blog

Antonio Laita Margolariaren etxean, Zirauki

Poz haundia izan da ikasturte honetako ekintzak Zirauki bezalako herri bitxi batean hastea. Donejakue Bide bete-betean dagoen herri nafar honetan harrizko etxeak eta kaleak, maldak, balkoietako loreak, San Roman Elizaren ataria, erromatarren galtzada eta zubia ikusgarriak dira. Gainera, Antonio Laitaren “Piedras, barros y color” izenezko erakusketari hasiera emateko ekitaldira joan ginen. Bere lana ezagutzeko aukera bikaina. Topaketa internazionala izan zen. Izan ere, “Gazteentzako ondarea” elkartearekin bat, Dominikar Errepublika, Peru eta Moldaviako neska batzuk etorri ziren.

Internacional

Primeran pasa genuen jende berria ezagutzen eta Antonioren etxeaz gozatzen. Etxe honetan, Nafarroako koloreak eta paisaiak Marokoko exotismoarekin era bitxiaz nahasten dira. Herrialde honetan margotzea atsegin du Antoniok.

Piedras de Laita

 

Eginkizunaren azalpena ingelesezko ala gaztelaniazko ataletan gehiago zabaldu dugu. Aste zoriontsua denontzat.

You Might Also Like

No Comments

Leave a Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.