Blog

Argazki tailerra iruñako katedralean

logo-mecnaUrte honen hasieran, Nafarroako Gobernuaren Kultur Zuzendaritzak “El Arte Gótico en Navarra” argitaratu zuen eta Gazteentzako Ondarean gure ahotsa zabaltzea erabaki dugu bisitaldi batzuen bitartez. Horietariko bat, Iruñako katedralean Juan Cañadak zuzenduriko argazki tailerra izan da. Ariketa honen izenburua “Harria, egurra eta metala” izan da. Katedraleko lan gotiko batzuek osatutako ibilbide laburra izan da. Argazkigintza begiratzen ikasteko, detailetxoak aurkitzeko eta gure buruari galderak egiteko primerako bidea da. Bi irizpide izan nituen ibilbidea aukeratzeko: lanaren garrantzia eta argazkiak egiteko erraztasuna. Etorri zirenen artean ez zegoen inor argazkilari profesionala zena, batzuek argazki makina xumeak zeuzkaten eta beste batzuek mugikorra baino ez zuten. Hau dela eta, tenpluaren bobedak baztertu nituen eta Barbazana kaperarena aukeratu nuen, argi arazo gutxiago eta gertuago dagoelako.

Almudena ante sepulcro

 

Carlos III. noblea eta Gaztelako Leonor izandakoen hilobitik hasi ginen. Argazkiak egin aurretik, nortzuk dira? Aurpegiak, jantziak, detaileak eta oinarrietan dauden ploranteak aztertu genituen. Argazkiak egiterakoan, hilobiaren argitasuna kontutan hartu genuen. Cañada irakaslearen aholkuak jarraituz, bakoitzak bere argazkiak egin zituen.

Carlos IIIaren hilobitik, Santo Tomasen sinesgabeziaren erretaulara joan ginen. Erretaula Pedro Marcilla de Caparrosori eskatu zioten eta 1507an bukatu zuen. Argazkiak egin aurretik, berriz: zer ari gara ikusten? Honen ondotik, argazkiak egin genituen, eta distira eta erreflexuen aurka borrokatu genuen.

Fotografiando el retablo

Lanaren osotasunaren argazkiaren ondotik, detaileei argazkiak atera genizkien, batez ere erretaularen lehen bankuari. Momentu honetan, bakoitzak bere begirada pertsonalaren bitartez aurkitu egin zuen Fernandez Ladreda irakasleak diona bere liburuan. “…erretaula hau nabarmentzen da bere osagaien aberastasunarengatik, pertsonaia nagusiei eman dieten edertasunarengatik eta polikromiaren aniztasunarengatik…”

Detalle del retablo de Santo Tomás

Hemen goian dagoena, detailean egindako argazkien adibide bat da… argitaratutakoa onargarriena iruditzen zait…

Hurrengo geldialdia “Puerta del Amparo” izan zen, klaustroan jadanik. Ohar bat egin ziguten: Iruñeko Katedralaren klaustroak bisitaldi eta blogeko sarrera espezifikoak behar ditu. Tinpano honen argazkiak ez nituen behar bezala egin eta inork ez dizkit bereak pasatu. Beraz, honako hau Panoramio-rena da.

Tímpano de la puerta del amparo

Pertsonaien ugaritasuna, askoren arretak erakarri zituzten koloreak eta bitxiena dirudiena: Batzuk Iruñeko katedrala ezagutzen bazuten ere, ez ziren inoiz ohartu klaustroaren portadetaz.

Tinpano baten ondotik, bobeda bat, Barbazana kaperarena. 8 puntuko terzeleteak dituen bobeda.

Hemen Burgoseko katedralaz oroitu ginen. Bobeda mota honek Ingalaterran du sorlekua. Adituen arabera, XIV. mendean sartu zen Espainian eta mendearen lehen erdialdeko bi adibide baditugu: Iruñeko hau eta Burgoseko kapitulu-gela izan zena.

Bóveda cap barbazana

Kapera honetan gure arreta clabetan eta mensuletan jarri genuen. Hilobian eta erretaulan distiren eta argitasunaren arazoen aurka borrokatu bagenuen, oraingo honetan distantziaren arazoa nagusitu zen. Aholku batzuk kontutan hartzea gomendagarria da eta, Cañada irakasleak azaldu zigun bezala, bakoitzaren ardura da argazkiak deskargatzea eta zer gertatu den arretaz aztertzea. Askotan emaitzek harrituko gaituzte, positiboki gainera!

fotos en la cap barbz

Occidens-en bukatu genuen, metalari argazkiak egiteko. Urregintzako lan berezi bat, AguirreMartinez de Álava eta Martinez de Aguirrek dioten bezala, segur aski Europan gaur egun gorderik dagoen erlikia ontzirik zaharrenena: Hilobi Santuaren Erlikia-Ontzia. Zoritxarrez asko kostatu egin zigun ikus zitezkeen detaile guztiak aztertzea. Honengatik, honako hau proposatzen diet Iruñeko Katedralaren arduradunei: ez al da posible lana hau beste modu batean jartzea? Nire ustez, oharkabez pasatzen dugu eta nagusitasun handiagoa merezi du.

Relicario del Sto Sepulcro

Argazki bati egindako beste argazki bat argitaratzen dut orain, zilarrez de kupreaz egindako erlikia ontziaren detaileak nabarmentzeko. Hemen dago aingeruaren ilearen edertasuna…

Cabeza de angel

Tailerra bukatzean, lehenago ikusi ez dituzten detaileak aurkitu dituztenaren sentsazioarekin gelditu ziren. Batzuk Occidens barrena paseatzen gelditu ziren, beste batzuk beste baterako utzi zuten. Ez dut sarrera hau bukatu nahi ondoko bi ekimen hauek aipatu gabe: #FamiliasdeMuseo eta #ElCorazónNopaga.

FAmilias de museoCartel publicitario

Eskerrik asko Iruñeko Katedralari gu hartzeagatik eta eskerrik asko denori etortzeagatik. Argazkigintza gure begiradaren sentsibilitatea eta gure sormena lantzeko modu ikaragarria da! Ara zein post luzea egin dudan honako honetan… Laister arte!

You Might Also Like

No Comments

Leave a Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.