Blog

Artea eta sukaldaritza. Uxue

        Berriro ere Core fundazioarekin

2016. urtea Core fundazioarekin batera elkarlaneko jarduera batekin bukatu genuen. “Jendea ezagutu, ulertu eta gizarteratzeko”. Core fundazioa etorkinen atentzioan eta haien heziketan lan egiten du, eta lana aurkitzen laguntzen die, hau da, herri berrian bertakotzen laguntzen die. Honela, bazterketa sozialaren arriskua saihesten dute, baita bertatik sortutako beste arazo batzuk ere.

Sukaldaritza klaseak fundazio honen ariketen parte dira. Sukaldaritza ikastaro hauen partehartzaileak mamia eta kanutilloak egiten ikasi zuten aurreko urtean. Nafarroako ohiko postre hauek, Venta de Ulzamara askaltzera joatea bezain ohikoak dira. Eta horixe egin genuen, bertan askaldu. Ondoren partehartzaileek, errezetaren laguntzaz postreak egin zituzten Core-ren egoitzan

      Uxue

Aurtengo helmuga Uxue izan da. Espainiako herri politenen zerrendan sartu da, eta arrazoi on batengatik izan dela baieztatu dezakegu. Gainera, Nafarroako leku deigarri eta berezienetako da. Etorri ziren neska batzuk Iruñara iritsi berriak ziren. Horregatik zeuden horren harrituta. Oraindik ez dira hirira ohitu eta dagoeneko herri bat bisitatzen daude, hain gertukoa eta aldi berean hain desberdina. Txundituta zeuden.

Herrian zehar ibili ondoren eta noski, Santa María bisitatu ondoren, ogi-mami famatuak ezagutzera joan ginen.

 

     Mahaiaren inguruan

Egongelako beroa, Solen atsegintasuna ogi-mamien jatorria azaltzen eta dastatzeko janariak giroa lasaitu zuten.

Errezetarekin gelditu ziren eta Core-ren egoitzan sukaldatzen saiatu behar ziren. Zihurrenik haien lan berrietan, edo ezagutzen dituzten nafarroatarren hartean, ogi-mamiak sukaldatzen dakitela esaten dutenean txundituta utziko dituzte.

 

          Iristen denaregandik ikastea

Bere herrialdetik joan behar izan denaren istorioak entzutea, dardararazten nauen zerbait da. Film bateko inguru bat dirudien herri batean hizketan ibiltzeak eta plater tipiko baten inguruan tertuliak, lehen loturak sortzen ditu. Berriro ere, hondare kulturalak loturak sortzeko gai dela erakusten dugu. Lotura berriak.

Eta hemen bukatzen dira 2017 hontako blogeko sarrerak. Urte izugarria izan da. Mila esker parte hartu duzuen guztioi. 2018an bueltatuko gara.

You Might Also Like

No Comments

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.