Aurkezpena

ZER DA GAZTEENTZAKO ONDAREA / ZER EGITEN DUGU

Gazteentzako ondarea irabazi-asmorik gabeko elkartea da eta Elkarteen Erregistro nazionalean inskribaturik dago, “Gazteentzako Ondarea suspertzeko lagunen elkartea”ren izenarekin. Honen helburua da gazteak ondarea eta artearen babes eta zainketan kontzientziatzea .
Berariazko didaktika dauka. Espainia barnealdeko autonomi erkidergo eta nekazal herrietan arreta berezia jarriz.
Helburu hauek betetzeko, honako jarduera hauek egiten dira:

  • Berariazko didaktikaz egindako bisitaldiak, hitzaldiak, solasaldi kulturalak eta afariak mahainguruekin.
  • Udan zehar, heziketa-asteak antolatuz nekazal giroko herrietan.
  • Elkartearen helburuarekin lotutako formazio‑jarduerak, ikasketak, argitalpenak eta ikerketak prestatuz.

Jarduerak Espainiako lurralde guztian egin badaitezke ere, Nafarroa eta Burgos dute ardatz nagusi. Hala ere, badira Errioxa eta Aragoien egiten diren jarduerak eta bestelako autonomia erkidergoetan egin daitezke halaber.
Era berean, ikasketen azken urteetan ari diren gazteentzako laguntza-egitasmo xume batekin lan egiten dugu (Adb: Humanitateak, Ikus­entzunezkoak, Artearen historia, Filologia…). Elkarteak plataforma gisa balio die haien trebeziak eta gaitasunak ezagutarazteko. Lan-ildo hau zabaltze bidean da.