All Posts By

Patrimonio para jóvenes

Blog

Ospatzea zaila denean

Monumentu eta Guneen Nazioarteko Eguna 2021

2020 urteak hainbeste ospakizun utzi zituen bertan behera. Digitala alternatiba bakarra bihurtu zen. Sareak kulturara eta, nolabait, bizitzara konektatuta egoteko laguntza izan ziren. Baina presentziala bezalakorik ez. Konfinamenduaren ondorioz behar-beharrezkoa izan denean izan ezik, elkartean aurrez aurreko jarduerak egitea erabaki dugu. Beharrezko neurri guztiekin eta baimendutako edukierarekin, baina egin dugu. Horrela lan egin genuen Ondarearen Europako Jardunaldietan joan den udazkenean, eta horrela itzuli gara Xabierrera Monumentu eta Guneen Nazioarteko Egunarekin. Irailean baino murrizketa gehiagorekin oraindik, nekatuta, egunero ziurgabetasunean lanean, baina itxaropenez. Itxaropen hori gure ekitaldiaren hondo-musika izatea nahi genuen. “Pasado Complejos, Futuros Diversos” izan zen ICOMOSek proposatu zuen leloa. Etorkizun ezberdin horietara itxaropenez agertu nahi dugu. Elkar hobeto ezagutzeko eta, beraz, elkarrekin hobeto bizitzeko eta arazoei elkarrekin aurre egiteko itxaropena. Horretarako, eta Xabierko gazteluaren bildumari bizia emateko, kakemonoetatik, Txinako jainko hinduen eta portzelanen estatuatxoetatik abiatuta, Asiari ikusgarritasuna eman genion.

Masahiro Yuki japoniarrak Japoniako etxe tradizionalaz hitz egin zigun, Espainiara iristean gehien harritu zuten ohiturez eta historiaren eta literaturaren bidez mendebaldea nola deskubritu zuen. Aiwei Huangek eta Monica Yuk Txina ordezkatu zuten, eta hainbat pasadizo dibertigarri kontatu zizkiguten: topaketa hispaniar-txinatarrak, egoera harrigariak, kultura batzuen eta besteen ezjakintasunaren ondorioz sortuak. Indiara musikaren bidez bidaiatu genuen.

 

Enrique Galdeanok eta Miguel Escribanok raga indiarrak azaldu zizkiguten, baita tanbur el hudu eta daf musika tresnak ere.

Bitartean, eta zelaigunean, familiak gonbidatu genituen beren seme-alabekin kometak hegan egitera.

Kometen hegaldi bat gauza segurua da, osasuntsua, poltsiko guztietara iristeko modukoa, eta oso bisuala. Monumentuari kolorea eta bizia emateko modu bat. Zoritxarraren aurrean ez gelditzeko eta aurrera jarraitzeko modu bat. Aurrekontuen urritasuna ez dela ezer ez egiteko aitzakia bat gogorarazteko modu bat, baizik eta sormena garatzeko eta kultur programekin aurrera jarraitzeko aukera bat. Hona hemen ICOMOSen webgunerako esteka bat eta deialdi honi buruzko informazioa. Museoen Nazioarteko Egunera hurbiltzen ari gara. Eskerrak ematen dizkiogu Aser Vidondori Diario de Navarra egunkarian gure ekitaldiari buruz argitaratu zuen artikuluagatik. Hona hemen artikulu horren esteka

Blog

HALA ETA GUZTIZ ERE, KULTURA. EUROPAKO ONDARE JARDUNALDIAK JAVIERREN

EUROPAKO ONDARE JARDUNALDI BEREZI BATZUK

Ekainaren amaiera inguruan, Javier-eko udaletxearekin bat, 2020ko Europako Ondare Jardunaldiak martxan jartzea erabaki genuen ondorengo goiburuarekin “Hezkuntza eta ondarea”. Guztia berria eta ezezaguna zen, udaberrian konfinamendua sufritu berri genuen eta udara duda zein ilusioarekin espero genuen. Hoberena beraz, jardunaldi moldakor batzuk diseinatzea zen, zetorrena zetorrela moldatu litezken, eta noski, seguruak izango ziren jardunaldi batzuk. Baina egin beharra zegoen, kulturaren alde apustu egin behar zen, biziaren alde, lana ematearen alde, nahiz eta gutxi izan, nahiz eta apala izan, gure aukerak kontuan izanda baina mugitu beharra genuen. Honela ba, lehenik eta behin gure bolondresak Javierreko jendearen kontaktuan ipini genituen, berako ondarearekin, baita jendearekin ere.

Udako lehen ekintzak Javierren

Ezagutzea, hastea, sortzea

Egitaraua pentsatuta genuenean, bisita gidatua gaztelura, udarako ekitaldien aurreko kontzertuak, San Francisco Javierren garaiko nabigazioaren inguruko hitzaldiak, eta ekitaldi nagusia, Javier gazteluko Kristo santuaren kaperako heriotza dantza margolanen, herriaren aurrean aurkeztu genuen udaletxean eginiko saio irekian.

Patrimonio-ren Europako ekitaldien inguruko informazio saioa. 2020ko Uztaila

Bisitatu behin eta berriro

Bolondresek egindako gauza bat, bereziki Maria eta David Rodríguezek , gazteluaren inguruan asko ikastea izan da. Entzule bezala egon ziren egunero bisita gidatuetan, irakurketak ere egin zituzten, eta ondoren euren kabuz entseatu zituzten bisitak.

Antolakuntza taldea, alkatea eta kontzejaletak batekin

Ikertutako beste eremu bat, Kristo Santuaren edo irribarrearen kapera izan zen noski. Eremu txikia, bisitatu ezin dena. Zergatik ezin den bisitatu? Bi arrazoi nagusirengatik, lehena, heriotzaren margolana babestu eta zaintzeko, bisitarien oso eskura dagoena. Bigarrena, eta gaur egun garrantzitsuena, margolana ikusteko gogoa ematen duen eremu horrek ez duela segurtasun distantzia mantentzeko aukera ematen. Gaur egun, arrazoi garrantzitsua, osasunagatik.

Ikusten dituzen islak,arrazoi bat dute:argazkia goiko pisu batetik aterata dago eta heriotza dantzaren margolanak babesten dituen kristalera bat dago tartean

Bolondres guztiek bisitatu zuten kapera hau eta Javierreko irudi hauen ikonografiaren eta berezitasunen inguruan ikasi zuten.

Sortze-inplikazioa. Funtsezkoa Patrimonio para jóvenes-en

Ikasteaz gain, oso garrantzitsua da gure elkartean sortzea. Inplikazioa eskatzen da, egitea, pentsatzea, motibatu eta ondarea jendarte berriei hobeto komunikatzeko. Orain garrantzitsuena ondorengoa zen: babestu egin behar da, baina, nola zabaltzen jendartearentzat eskuragarri ez dagoen zerbait? Gertatu da lehenago eta adibide mordoa ditugu. Espainia mailan adibide honena agian  Altamirako Leizea da.

Honela prestatu zen azalpen diseinu bat, Maria Cantero argazkilari eta Juan Roldan Marzo arkitektoarekin batera herio-dantzak azaleratzeko. Gertutik ikusteko aukera egotea, gune handi eta seguru batean, eta ikonografia hobeto ulertzeko aukera edukitzea funtsezkoa zen. Bertan dituzue prozesuaren argazki batzuek.

Maria Canteroren lan hau ez zen erraza izan. Eremua, txikia da ilunaz gain. Ordu asko behar izan ziren kaperan eta batez ere, denbora asko irudien moldaketan. Emaitza ikusteko modukoa izan zen eta horrek baimendu zion Juan Roldani banakako panelak egitea, bertatik eskeletoak banatu daitezke. “Rótulos Diper”-eko bere lagunekin lan hori dena egin aurretik, prototipo bat eraman zuen Javierren aurkezteko.

Eguna iritxi bitartean, musika…

Egokia iruditu zitzaigun, Ondarearen Europako Jardunaldien aurretik ekitaldi batzuk antolatzea. Gazteluaren aurreko terraza girotzeko Jazz kontzertu bat egokia, atsegina eta erlaxatzeko modukoa zen. Pamplona Jazz –eko gure lagunei deitu genien. Egonak ziren jada gurekin, Otsaila inguruan Bihotzera heltzen den museo batean. Momentu hartan ezin genuen pentsatu hurrengoan ikusiko ginen egoeran. Baina, garrantzitsuena berriro elkartu ginela izan zen eta Iñaki, Luisa eta Ramonen musika ezin hobeto entzun genuela, ikusi gabe zituztenak liluratuta geratu ziren. Abuztuko arratsalde hartako argazkiak.

Eta iritxi zen eguna

Hilabete luzeak pasa genituen. Harremanak estutu ziren, ezagutzak handitu, oso ondo pasa genuen eta Irailaren 25ean iritxi zen eta baita joan ere gainontzeko urteak bezala. Oroitzapen handiak geratu ziren

Irailak 25 ostiralean, ez genuen beste Ondarearen Europako Jardunaldietako udaratan izandako tenperatura. Hotza egin zuen, larunbatean euria egin zuen, baina ondarearen beroa sentitu genuen, kontzientziaz eta denbora luzean egindako lanaren fruituak. Itsas Historia eta Kulturaren Institutuko jendea jaso genuen bisitan ostiral hartan, Eduardo Bernal eta José Cánovas. “Navegar en tiempos de San Francisco Javier ” eta ” La circunnavegación de Magallanes-Elcano”-ren inguruan hitz egin ziguten.

Charla sobre la Circunnavegación de Magallanes-Elcano

Jendez beteta egon zen, baimendutako kopuruaren arabera. Denek lagundu zuten eseriaz, distantziak mantenduaz, eta hoteleko langileek ondo prestatu zuten gela jendea seguru egon ahal izateko.

Hurrengo egunean iritxi ziren Maria eta Davidek askotan entseiatutako gaztelurako bisita.

Plazer bat izan zen bere lagunek eskaintzen zioten goxotasuna ikustea. Denak etorri ziren Javier modu berezi batean ezagutzera. Publikoa izugarria izan zen egun hartan. Eguraldi txarra, euria eta hotza, eta hala ere, han egon ziren

Bisita bakoitzeko taldeak, normalean 20koak izaten diren bitartean, 15era gutxitu ziren. Horrek lan gehiago eginarazi zigun jende asko zetorren eta, baina gustura egin genuen.

Ni neu egon nintzen ondoko eraikinaren sarreran heriotza dantzaren kanporatzea azaltzen.

Gorago komentatu dudan bezala, erakusketa diseinu honen gauza garrantzitsu bat parte hartzea da. Jendeak disfrutatzea eta ulertzea lortzea, eta ondorioz Javier hobeto ezagutzearen sentsazioarekin joatea bere ondarea gehiago baloratuz. Momentu dibertigarriak izan eta argazki asko atera genituen. Hemen gure boluntarioetako batzuk.

Arratsaldean, “molinaz”-era ibilaldia geneukan prestatua; herritik gertuko errota baten hondakinak. Erreka polit baten ondotik egingo genuen ibilaldia, zorigaitzez eguraldiak eraginda, ezin izan genuen egin. Gure bolondresek bidea lokatzez beteta eta irristakor zegoela ikusi zuten, arriskutsua zela erabaki genuen batez ere helduenentzat

Hitzaldia, udaletxeko salan egitea erabaki genuen eta izugarria izan zen Enrique Galdeano entzutea. Modu arin baina sakon batean, errestaurazio lan batek dauzkan barausteak ulertarazi zizkigun, gure bizikizunei dagokienez hondakinak ikusterako momentuan eta hauen esanahia denboran zehar

Beste topaketaren bat geratzen zaigu. Geoalcalirekin izango dugu asteburu honetan hitzaldia aurrez aurre eta on line. “Nutrir la tierra”-ren inguruan, zeren paisaia gure ondarearen parte ta eta inguratzen gaituen lur eremu txiki hori zaintzen jakitea oso garrantzitsua da.

Azkenik, beste urtebetez gailurra jo dugula esatea besterik ez zaigu geratzen. Mila esker Javier herriari Ondarearen Europako Jardunaldi hauen antolakuntzarako “Patrimonio para jóvenes” aukeratu izana. Eskerrik asko denoi etortzeagatik.

Blog

BIHOTZERA IRISTEN DEN MUSEO BAT

                  GAZTEAK, GURE IZATEAREN ARRAZOIA.

Edozein erakunderi ekitaldi bat proposatzen diegunean, ohikoa da mesfidantza puntu bat nabaritzea.

Adin horietako jendearentzat? Baina, ez dute etorri nahi, ez zaie interesatzen. Bai, adin horietako jendearentzat eta joan nahi ez dutelako. Eta nahi dutenek, batzuetan taldearen erruz atzera botatzen direlako. Eta gure elkartean galdera honakoa da: Zergatik ez dute nahi? Zer gertatzen da hezkuntza sistemarekin? Sormena eta hausnarketa galarazten diegu eraginkortasunaren arabera?

Gai honi buruzko Nuccio Ordineren liburua gomendatzen diet guraso eta irakasleei, “ La utilidad de lo inútil “

Eta galderen ondoren lanean hasi beharra dago, mezua bidali eta formatua entzuleei moldatu. Eta beti, beti arduratzen gara horretaz.

Ez datza helduen diskriminazioan. Museoek badakite 50 urtetik gorako jendarte leial bat dutela. Leiala museo txiki nahiz handietan. Berdin dio Gustavo de Maeztu Museoa edota Prado Museoa.

Hemen ikus ditzakezue. Beraiek dira gure altxorra, beraiek baitdira gure berehalako etorkizuna.

                  Nola sortu zen “Sentitu Museoa”

Gustavo de Maeztu museoa itxita egon da urtebetez baina gehiago igogailuaren instalazioagatik. Guztiz beharrezkoa zen igogailu bat zailtasun arkitektonikoak saihesteko. Lan zaila museo honen eraikuntza batean.

Berriz irekitzearen ondorioz, Camino Paredes-ek, museoaren zuzendariak, Patrimonio para Jóvenes-i ekitaldi mordoa aurkeztea eskatu zion.

Horietako bat izan zen “Sentitu Museoa”, museo eskuragarrien idearekin. Oraingo honetan, eta batiz bat, itsuengan pentsatuz. Lau lan ikustean zatzan, azalpen motz batez, baina margolanen objektuak mahai gainean utziz: portzelanak, egurrak, burukoak, bitxiak, ehunak.

 

Eszenak gogora ekartzen zituzten esentziekin ere bai, baina hori geroago ikusiko dugu.

Eta noski, belarria. Lehenik eta behin Iñaki Rifaterraren azalpen izugarriarekin eta ondoren musikarien laguntzarekin. Flamenkoa eta Jazza “ En la Dehesa” “La copla Andaluza” girotzeko. Jazzaren kasuan, “ Pareja del Ciro’s Club” eta “ Evening party” .

Ideia gustukoa izan zen eta lanean hasi ginen. ONCEko Nafarroako lurralde-ordezkaritzari esan genien, noski.

 

Ikusteko gai garen guztiontzat, itsuei nola gerturatu ulertzeko aukera bat ere izan zen. Noizbait pentsatu al dugu hau?

                   Laguntzaile ezinhobeak: Iñaki Rifaterra eta Puy Portillo

Museo Gustavo de Maeztuko gia da Iñaki eta umeen euskarazko tailerren zuzendari zela ezagutu nuen gabonetan. Bere lan egiteko era, ezagutza eta irribarreak segurtasuna inspiratzen du hasiera hasieratik.

Iñaki gainera artista da, litografoa eta bere Lizarrako ekintzei erne egotea gomendatzen dizuet.

Puy Portillo, museoaren komunikazioaren buruak, lan ikaragarria egin du eta laguntza izugarria izan da hilabete hauetan zehar, ekitaldia zabaltzen.

               Musikariak

Artistak direlako zehazki, berehala ulertu zuten ekitaldia ikusleentzat moldatu beharko zutela. Arrakasta, aldakortasun eta inprobisazio gaitasunean zatzan, gelan gertatzen zenaren arabera.

Bruno baita Lorena, edota Iñaki Rodríguez, Luisa Brito eta Ramón Garcíak, ikarragarri ondo eta ludikoki girotu zituzten lau lanak.

 

Pena bakarra da, leku arazoengatik momentu hartan lantzen ez genuen lan baten ondoan kokatu behar izan zela Jazz taldea: “Los novios de Vozmediano” Badirudi beraiei lotuta gaudela eta ez direla gutaz banantzen. Gogoratzen al zarete? Gehiago ikusteko sakatu Hemen

 

            Eta bitartean… Usainak

Musika hasi zen bi lurrin aurkezten ziren bitartean: Chanel n5 Jazz doinuarekin, “ WonderWood” ur lurrina, sandalo eta zedro egurrekin

Loreen eta ambarraren lurrinek ireki zuten flamenkoaren txanda.

 

     Sorpresa bat: Gazkaló eta La Merced-eko umeak

Norbaitek magia sortu bazuek beraiek izan ziren. Hunkitzen zuen era eta bihotzen abestu eta dantzatu zuten. Eskerrik asko Ricardo Hernández Jiménez eta Sonia Trincheteri zuen laguntzagatik eta hau posible egiteagatik.

 

 

         Lau hilabete ordu eta erdiko ekitaldi baterako.

Zer egiten dugu, musikariekin bidaiatu, bata eta beste museoan aurkeztu egurrak, ehunak, etab bilatu, kartela diseinatu, igo, jaitsi, joan, bueltatu… asko merezi izan du. 

Gero eta zihurrago. Ekitaldi bat ondo joateko eta arina izateko, bihotzez landu behar da, xehetasun bakoitza landuz, ordutan pentsatu gabe.

Eta gazteek agian adinarengatik, ez dituzte guztiz ulertuko artelan kontu batzuk, baina maisuak dira kasu egiten dienak bihotzen egiten duen edo ez jakiten. Eta Gustavo de Maeztu Museoa gauzak bihotzez egiteaz gainezka dago.

 

 

Blog

ARTEA ETA AISIA LARRAIAN

             ONDARE EZKUTUA ADITZERA EMATEA

Hori izan da gure helburutako bat. Ezkutua den ondarea, txiki izateagatik edota ibilbide nagusietatik urrun egoteagatik ahaztu daitezkeen herri horiena.

Larraiak beste une batzuetan ere arreta erakarri digu. “Paseo por los alrededores de Pamplona” artikuluan adibidez. Irakurtzeko, irakurri hemen. Edo 2018ko Europako Ondare Jardunaldian. Ondorengo goiburua zuen jardunaldi honek: “El arte de compatir”. Bertan, Patrimonio para Jóvenes-ek “Compartir la Cendea” landu zuen, eta Gazolaz eta Larraian ekintzak burutu genituen. Irakurri hemen.

             2019ko Europako Ondare Jardunaldiei begira

Aurtengo goiburua “Artea eta Aisia” izango da. Hori diote (beste hainbat gauzekin batera) Kultur Ministeriokoek: “Aisiarentzat interesgarriak diren tokiak miatzea gomendatzen dizuegu, eta ondareak eskaintzen dituen alde ludikoei eta hauek gozatzeko gaitasunari buruzko informazioa eskaini publikoari. Lehen eta orain, artea eta sormenaren bidez jostatzeko aukera eskaintzen diguten forma eta lekuak ezagutu eta gogoratu.”

Ideia honekin landu dugu saiakera moduan “Pelota Jazz y Románico”-rekin. Udalbatzei, Pamplona Jazz bezalako elkarte eta erakundeei, 2018ko udazkeneko ekitaldi hauetan parte hartzera animatzeko era bat.

           San Román de Larraiako arkupean

Lehenik eta behin, ezagutzea. Toki xarmagarri horretaz gozatzea, bere bobeda okerrekin, bere xumetasunarekin eta xarmantasunarekin aldi berean.

Arkupeen eginkizunetako bat, liturgikoa eta ehorztetxeaz gain, aisialdi eginkizuna izan zen.

Asier eta Estelak, Iñaki bere irakaslearen ondoan, arkupe honen akustika frogatu zuten. Eta honela prestatu zen kontzertua.

Bertaratu zirenentzat, eliza barrura bisita motz bat egon zen. Txoko goxoa, erosoa, xumea, baitaratzera eta oraziora gonbidatzen zaituena.

Berezitasun bezala, bere santutegi liluragarria, errenazentista.

       Pilotalekua hezurmamitu

Ondarearen alde ludikoa frogatzeko leku ezin hobea. Pilotaleku bat. Elizaren ondoan aurkitzen den pilotalekua. Landatar erkidegoaren elkargunea.

Pilotalekuak berreskuratzea, haien erabilera eta eginkizunak mantentzea, Ardoi Pilota taldeko gure lagun Juan  kezkatako bat da.

Segituan animatu zen ekitaldian parte hartzera bere alebinekin, eta egunari giro izugarri ona eman zioten.

        Cabo de Armería Jauregia gogoraraztea

Etxe bat non jabeak, Matín eta Visi, maitagarriak diren. Beraiekin hitz egitea kontakizunak berreskuratzea, bizipenak, oroimenak… eta jendeari arreta deitzen dio gauza hain interesgarriak ezagutzea horren leku txikian, herri bat non askok, nahiz eta Iruñan bizi, ezagutzen ez zuten.

Hau, indartzea da. ” Indartzea ” deitu dugu gure aurtengo programa. Herriak, kultura, artea, ondarea indartzea. Elkarteak eta haien nortasuna indartzea.

          Paisaiaz gozatzea

Paisaiaren balioa. Beti alde izaten dugun ideia bat. Udaberriko paisaia Larraian oso atsegina da. Eskerrak Jainkoari ez zuen euririk egin, iragarrita zegoen bezala…

Katuak ere izugarri gustora ibili ziren

         Janaurreko on bat

Zer hobeto “arte eta aisi” entsegu on bat biribiltzeko?

Janaurreko on batek berriketa baterako bidea irekitzen du, atsegina, mina, emankorra… bertan parte hartu zuten musikariak, pilota taldeko alebinak eta bere familia kideak, Larraiako herriak, izugarri ondo jaso gintuztenak. Mila esker harrerarengatik.

Ondareak batzen duela, bizirik dagoela… erakusteko modu bat da. Bisitatzen duzunean, noski… Gogoratzen al zarete Clara Fragoren bideo horretaz? hemen ikus dezakezue.

Hemen agertzen diren argazki gehienak Paqui Daza Valenzuela-renak dira. Rodrigo Pérez-en baten bat baita ere.

Aste Santuko opor atseginak igaro eta laister ikusiko duzue zer ekartzen dugun ikasturteko azken zatiarentzat. Adi egon.

 

Blog

ERROMANIKOA BESTE IKUSPEGI BATEKIN

            Gonbidatu ekitaldira ekitaldiaz susmatzen duenar

Arrazoi askorengatik, izendatzeko eta analizatzeko gehiegi, horma bat eraiki da artearen ( garaikidea izan ezik), kultur ondarearen eta gazteen artean. Horietako bat, nire ikuspuntutik, komunikatzeko modua da. Horretan jardun dut. Bueno, beste gauza batzuetan ere bai. Has gaitezen zatika.

Ahozkatu Erromanikoa hitza eta jubilatuen autobus bat beteko duzu. Baita gazte mordoa ere egun horretan ikasi, amona zaindu eta familiako bazkaria dutenak.

Ondare hori generazio berriei hurbildu beharra dago. Honi garrantzirik kendu gabe, hizkuntza aldatzeko erronka aurkezten da; edozein hondamendi, zaharberritu edo zaharberritzeko lekuak parke tematiko batean bihurtu gabe.

             San Esteban de Eusa-ra itzultzea.

San Esteban de Eusa-ko eliza arkupedun elizen lagina interesgarria da Nafarroan. BIC izendapenarekin, zaharberritua eta ondo mantendua dago. Hainbat alditan bisitatu dugu ( gogoratu hemen ) eta duela urte batzuk etorri ziren umeak, bueltan etorri dira orain unibertsitateko ikasle izanik. Dagoeneko ezagutzen zutenentzat, oroitzapen polita izan zen bueltatzea. Lehenengo aldiz ikusi zutenentzat ordea, sorpresa bat.

Pamplona Jazz-eko zuzendaria den Iñaki Rodriguez, “Arkupetan Jazz”-a bezalako proposamen bat egin genion. Ondarearen Europako Eguneko ekitaldietan sortu zen ideia bat.

Baina oraingoan erronka ez zen kontzertu bat jotzea. Leku bat ezagutzeaz, ulertzeaz, eta inspiraziotzat hartzeaz ari ginen. Benetan erronka bat ikasleentzat.

Iñakik, bereak diren maitasun eta sendotasunarekin, esan zidan: “Ea nahi duten”.

Eta nik horrela erantzun nion: “Ea ausartzen diren”.

Eta nahi izan zuten, ausartu egin ziren eta ondo pasa zuten. Eta musika jo eta kantatu egin zuten. Facebooken badugu bideorik edo Instagramen. Estela Pellejero…hori ahotsa.

                   Arkupe baten betebeharra:

Oso gainetik denek ezagutu zituzten arkupe baten erabilera ezberdinak: “Liturgia, babesa (“sakratua denari heltzea”), denbora librea, zuzendaritza ona edo heriotza bezalako errealitateak estaltzen dituzten itxitura irekiak eta iragazgaitzak” José Arturo Salgado Pantojak bere Pórticos Románicos en las tierras de Castilla obran azaltzen duen bezala.

Eguna lagun genuen, eguzkiaren argiak harrietan dirdira egiten zuen, eta aurretik euria eta elurra egin zuenez, paisaia berde berde zegoen udaberri itxurarekin.

Kapitaletan ere fijatu ginen, eta bai landareen zein giza irudien irudikapenetan ere. Totem bat zirudiela esan zuen batek, eta zentzu batean ez zitzaion arrazoirik falta. Goizeko alderdi politenetako bat izan zen. Jendea gustura zegoen galderak egin eta iritzia emanez.

 

                       Paisaiaz gozatzea

San Esteban de Eusan zerbaitek arritzen badu, paisaia da. Iruñatik horren hurbil eta naturaz inguratua.

Pasaiaren garratziaren idea horrekin hasi genuen urtea Gasteizen Salburuako hezelekuak bisitatzen. Urtarril hasierako goiz ikaragarri hotz batean. Zein leku polita Ataria interpretazio zentrua.

Mendia gustuko baduzue, edota oinez ibiltzea, paseatu Eusaren inguruan. Iruñatik oso gertu, zortzi kilometrotara, arteaz eta naturaz gozatzeko aukera paregabea daukazue. Guk primeran pasa genuen, egia esan. Begira zein adeitsuak hemen, adin, klase eta kondizio guztietako jendea.

                  Sorpresa gehiago. Horreoak.

Bada denbora Santa Fe de Epároz-era irteera bat egin genuela eta Clara Fragok Irachetan grabatu zuen “ El patrimonio tiene vida, cuando se visita” bideoa egiteko. YouTubeko bere kanalean ikus dezakezue.

Aurten, Patrimonio para jóvenes-etik, ahotsa, soinua, musika, bizia jarri nahi diogu eraberritutako ondare horri oso jende gutxi ezagutzen du eta. Hórreoak, torreak, gaurko ereduko arkupeak.. daude bertan.

Ahoa zabaltzeko, sesio berezi hau izan genuen Joven Orquesta de Pamplona-ko lagunek zuzendua. Entsegu baten ondoren, denak Aranzadiko horreora etorri ziren eta honako argazki polit eta zoriontsu hau atera zuten. Saioa Cuenca-ri eskerrak eman behar dizkiot, bere ordezkaria koordinazio gaitasunagatik, kudeaketa, adeitasuna eta imagina daitezkeen zailtasun oro gainditzeagatik.

Momentuz, gure ideia oso txalotua izan da. Oso txalotua baina ez finantziatua. Oraingoz. Zerbait egingo dugu ziur.Edozein kasutan, ahal dugun bezala, iristen gareneraino, oso ondo pasako dugu. Eta ondarea zabalduko dugu. Hori da eta gauza.

Beti bezala, mila esker denoi etortzeagatik.

Blog

SALBURUAKO HEZEGUNEAK

                Urte bat hastea

Bloga hartzen dut berriro. Europako Ondareen egunetik, idatzi gabe negoen. Horrek ez du esan nahi Patrimonio para jóvenes geldirik egon denik, ezta gutxiago ere. Urritik 2019rako proiektu berrietan lanean aritu gara, memoria prestatuaz eta gestioak eginez, espero dut eta dugu emaitzak emango dituztela.

Zergatik hasi gara paisaiaren inguruko ekitaldi batekin?

Lehenik eta behin, plan ezberdin bat eta atsedena eduki ahal izateko. Elkar ikusi gabe denbora asko zeramatenen arteko topaketa. Iruñako Luciak eta Miranda de Ebroko Víctorrek, elkar ikusi gabe zeramaten Pastranan pasatako asteburu zoragarritik. Egun haiek gogoratu nahi dituenak, hemen irakur ditzake.

Beste askok ez zuten elkar ezagutzen eta Salburuako hezetokietan eginiko ibilaldia aukera polita izan zen horretarako.

Gainera, Patrimonio para jovenesetik ondare kulturalerako pasaiak duen garrantzia azpimarratu nahi genuen. Bere ontzia da, kokatzen den lekua eta ondorioz ondare horren parte. Zentzu horretan, interesgarria da Europako paisaiaren akordioa irakurtzea, ia 20 urte dituena jada, 19 zehatzak izatearren. Eta pasaiaren inguruan lana egiten jarraitu da hamarkada hauetan.

Akordio horren esaldi batzuk ateratzen ditut:

“Paisaiak inguruko kulturen heziketan laguntzen duela jakinik eta ondare naturalaren eta kultura europarraren oinarrizko osagaia delarik, gizakien ongizatean eta europar nortasunaren sendotzan laguntzen du…” Testu guztia irakurtzeko, PDFa eskuragarri daukazue Google-en.

             Salburua

Urtarrilean, goizeko lehen orduan Iruñatik Gazteizera bidaiatzea pasaia disfrutatzea da jada. Regional Express trenetik ikusi dugu egunsentia, indartsu irteten den eguzkiak berotzen duela dirudi baina argitu besterik ez du egiten neguko argi horrekin; horren argitsu, berezi, gabonetako ipuin bat balitz bezala. Lastima treneko leihoak ez guztiz garbi egotea. Ezin izan nuen gaur blog honetan jarri nahi nukeen argazkia atera.

Goiz jaikitzea bisitaren saria ere badu. Salburuatik paseatzea liluragarria da. Natura hiriari pegatua. Eta interpretazioaren zentroa Ataria plazer bat da, adin guztietako publikoarentzat gomendagarria.

Jasotako arreta, esplikazioak, lekuak… Denak bertan gelditu eta bueltatzera gonbidatzen zaitu.

               Natura behatu naturan

Igorren azalpenak oso atseginak izan ziren eta animalia eta landareen behatzea esperientzia bat.

Arreta deitu zidan zikoinen inguruan kontatu zigunak. Habia asko ikusi genituen. Emigratzeari utzi diotela azaldu zigun. Zabortegi bat dago hurbil, Gardelegi uste dut esan zuela ez dut ondo gogoratzen. Gauza da, zabortegira hegan egiten dutela, bertan elikatzen dira eta euren habietara bueltatzen dira Salburuara. Arazoa da, zabortegietan materia organikoa plastikoaren nahastua egoten dela askotan…

Espezie inbaditzaileen inguruan ere hitz egin zigun.

Ibilaldian zehar, pilatutako egurra ikusi genuen. Intsektu espezie ezberdinak bizirauteko balio dutela azaldu zigun Igorrek. Horrela esplikatu behar izaten die ibiltari askori: “Arranopola, nire tximiniarako eman diezadakezu…”

        Paisaia eta arkitektura:

Ataria interpretazio zentroak, arreta deitzen du ez bakarrik bere enklabeagatik baita bere arkitekturagatik ere. Esperientzia hutsa da bisitatzea. Eraikin honen inguruan gehiago jakiteko hemen irakur daiteke.

Horrelakoak dira bere barruko espazioak:

Baina beste sorpresa batzuk ere badaude. Adibidez, Buesa Arena , laister Circo del Sol ikuskizuna hartuko duena bide batez.

Eraikinaren historiaren inguruan ondorengo link honetan jarrai daiteke irakurtzen.

 

Mozas y Aguirreren “Edificio Vital” da beste ereduetako bat. Hauek dira ibilaldian zehar ateratako argazkiak.

Itzultzeko gogoekin gelditu ginen. Berriro ibiltzeko gogoekin, naturarekin eten gabe gozatzeko gogoarekin eta batek daki… etorkizunean eraikin hauen

paseatu ote dezakegun. Oso interesgarria litzateke eurei entzutea. Bitartean, bertan ateratako talde argazkia uzten dizuegu. Zeinen ondo pasa genuen!

Laster arte, 2019 zoriontsua opa dizuegu!

 

Blog

Artea, arte mordoa Iruritan

Orain azaltzera noana benetan gertatu zen. Halere, ondorengoa amets baten oroitzapena balitz bezala azaltzen dut, amets eder bat bezala. Iruritan igaro ditugun bi egunak ahaztezinak izan dira. Arrastoa uzten dutenetakoa.Gure goiburua errealitate bihurtzen dutena: “Artea ez da irakasgai bat, esperientzia bat da”. Artea izan da, arte asko Irutitan. Hemen ikusiko duzue.

                 ZERGATIK LUCIE GEFFRÉ, ZERGATIK BAZTAN BAILARAN

Margolari eta artista izugarria, Lucie Geffré, kasualitatez ezagutu nuen. Bere bideo bat aurkitu nuen bilatu gabe. Eta liluratu egin ninduen. Hauxe zen. Bere web orria ikusi nuen eta jakin-min handiagoa sortu zitzaidan. Idatzi egin nion. Denbora gutxira, Olmeda de las Fuentes bisitatu nuen. Madrilgo alkarriako herri izugarri polit bat, Baztan berritik oso gertu dagoena eta bertako historiarekin lotura handia duena. Oso gutxi kosta zitzaigun lagunak bilakatzea. Elkarrekin ongi konpondu ginen. Azaroko egun eguzkitsu bat zen. Udazkeneko bero apur bat mantentzen zen eta guztiak elkarrizketa lasai, emankor, sortzaile batera gonbidatzen zuen.

Eta idea sortu egin zen. Arte ekitaldi batzuk, erretratuaren inguruko klase batzuekin Baztango bailaran: Baztan berriarekin duen harremanagatik, margolari tradizioagatik, bere paisaiak, bere historia, bere arkitektura, bere jendea. Arte hutsa, ondare hutsa.

MARTXAN JARTZEA. IRURITA

Aterpetxea (aterpetxea???) palacio jauregia zen, onartzen dut kapritxo pertsonal baten modukoa. Helburu bat.

Konferentzia batean izana nintzen behin eta lekuak maitemindu egin ninduen. Bere nagusia, José María Hualde, pertsona hurbil, adeitsu eta ondarearen kontserbazioa eta zabalkundearen inguruan gogotsua iruditu zitzaidan. Lurraldearen maitale bat. Baztanen maitale bat. Lekua eta persona egokienak ziren. Gure mutilei ez zitzaien esperientzia ahaztuko. Ondarea bizi eta esperimentatuko zuten. Eta horrela egin zuten.

Ekitaldiaren antolakuntzak hilabeteak iraun zituen. Dena Lucie, José María, José Luis Franchez eta Clara Frago-ren arteko komunikazio onarekin. Clarak programa gustu ezin hobearekin diseinatu zuen. Web orri honetan ikus dezakezue. PDF bat da best post batean. Nire baztango aingeru guardakoa, emakumezkoa da eta Ana Larruy da. Ez daukat hitzik bere kudeaketa, animoak eta antolakuntzaren detaile txikienekin ere, gainezka sentitzen nintzen egunetan, eman zidan laguntza eskertzeko.

                 AMATXIAK ETA IRAKASLEA

Elizondoko talde seniorra batu zitzaigun. Talde izugarria eta gogotsua, aportazio handia egin zuena. Etxean bezala sentiarazi gintuzten, baztandarren artean, energia eta ikasteko gogoak zabaltzen. Maitasuna, maitasun asko eman ziguten. Poza ematen zuen talde honekin hitz egiteak.

Kontatu, kontatu “generazio arteko elkarretaratzea” idazten duzunean, esaten zidan Anandak. Bueno Ananda, ikusten duzu, kontatu egin dut.

                           ETA HORRELA IZAN ZEN

27 astelehen arratsaldean iritxi ginen Lucie Geffré, bere senarra Isaac, María Odériz, Lucía Ruiz eta neu Iruritara. José Maríak harrera egin zigun eta martxan jarri ginen Lucieren erakusketa jauregian prestatzeko. Ia hiru ordun pasa genituen pentsatzen, neurtzen, probatzen eta oso ondo pasatzen. Ikusgarria geratu zen. Begira itzazue argazki hauek.

28an, partaide guztiak oso puntual iritxi ziren. Lehenik eta behin, Lucieren erakusketa ikusi zuten ondorengo klase praktikoetan landuko zituzten ideia eta alderdiekin.

Lehenengo egunean Isaac izan genuen modelo bezala.

Eta arratsaldean…

Bazkari izugarri baten ondoren, izugarria Olarin, tarte batez deskansatu egin genuen. Bero asko egiten zuen.

Ondoren, lagun gehiago etorri ziten eta Jauregiartearen bisita gidatu bat egin genuen, oso interesgarria Pello Iriarterekin. Bere web orria sortzen ari dira. Baina esan diezazueket gida zoragarria dela. Asko daki, eta neurriz kontatzen du. Entretenitu egiten du gainezka egin gabe. Iruritara joaten bazarete, gomendatzen dizuet.

Jauregirako visita, gure ostalaria José Mariaren eskutik egin genuen. Desmitifikatzailea, gertua, elkarrizketarako prestua eta pentsaarazi egiten gaituena. Benetan ilusioa trasnmititzen duena.

Gau bat ekaitzarekin.

Ura barra-barra, tximistak, trumoia… ezinezkoa aire librean afaltzea, baina bueno… Ez al dauka bere xarma jauregi batek ekaitzarekin? Denok barruan afaldu genuen, argipean…Agatha Christieren eszenetako batean bezala. Jejeje.

Lastima María Odérizek une horretan argazkiak egin ez izana. Ezinezkoa argiagatik, edo hobe esanda, argi faltagatik. Baina hemen duzue egongelaren zati baten irudia egunean zehar. Zuek eman balorazioa.

Urrengo egunean

Bigarren goizean, klase praktiko batekin jarraitu genuen. Egun horretan, María Odériz izan zen modeloa. Nik oso funtzio dibertigarria izan nuen. Putzutik freskagarriak ateratzea. Bai, hori, freskagarriak. Pedroren laguntzarekin, ontzi batean sartu eta plof…. putzura. Han behean ura, oso hotz mantentzen zen. Coca-Cola, Aquarius.. mesedez…!!!, eskatzen zuten margolariek. Eta nik muskuluak lantzen nituen ontzia igotzeko sokari tira eginez. Ooooso dibertigarria.

Eta bueno… uste dut María Odérizi eskerrak eta zorionak ematea besterik ez zaidala geratzen ikusten dituzuen argazkien autorea baita. Clara Fragok ezin izan zuen geure artean egon. María, oso ondo egin duzu! Mila esker zure laguntzagatik web orrietan, batez ere Instagramen, ekitaldi hauetan zehar.

Eskerrik asko denori etortzeagatik. Ezinezkoa da hobeto berrartzea bloga. 2018/19 ikasturte zoriontsua denori.

Blog

BEGIAK MARGOTZEA

                UTZI MUSEOAK HITZ EGIN DEZAN

Patrimonio para jóvenes-entzako ekitaldi bat antolatzera leku batera hurbiltzen naizenean (herri bat, museo bat..), gutxitan joaten naiz zer egin nahi dudan aldez aurretiko ideia batekin. Bertara iristea erraza edo zaila den, nolako harrera jasotzen dudan etab. kontuan edukitzen dut. Museo batean, erakusgai dagoen bilduma behin eta berriro begiratzen dut. Hitz egin diezadan uzten dut. Hori egin nuen Lizarrako Gustavo de Maeztu museoan ere eta proiektu ezberdinak atera dira bertatik. Horietako bat, “Los Mundos de Maeztu”, aurreko sarreren artean topa dezakezue blog honetan. 2018eko gure lehen ekitaldietako bat izan zen.

                   BEGIAK ETA AURPEGIAK

“Pintarse los ojos” ordea, ez zen bat batean sortutako idea bat izan. Museoan Clara Fragoren argazkiak ikusten eta martxan dagoen bideo baten gidoia prestatzen ari ginela izan zen.

Maeztuko pertsonaien aurpegi eta begien tratamenduak ez zirudien joko asko ematen zuenik. Baina, eman egin zuen

      BATZUEI ETA BESTEEI GALDETU

Museoa iradoki nuen eta idea ona iruditu zitzaien. Kasu honetan emakumezkoen audientziarekin saiatu nintze, eta hauei ere gustatu egin zitzaien. Beraz, museora joan nahi zuten makilladore profesionalak bilatzea besterik ez zen falta.

              MAKILLADOREAK BILATU (ETA AURKITU)

Izena zuten profesionalak aurkitzean datza, baina Patrimonio para jóvenes-en aurrekontu eta aukeretara iritsiko direnak. Ez zen ain erraza ordea. Batzuk oso garestiak ziren, besteek ez zidaten bermerik ematen edo euren programatzeko modua eta seriotasuna ez nituen gustuko. Beste batzuk berriz, ez zuten Iruñatik kanpora lan egiten.

Azkenean, Arturo Nuez eta Ana Cuadradorekin topo egin nuean, Bobbi Brown enpresakoak. Bila nenbilena topatu nuean.

   ERAKUNDE EZBERDINEN ARTEAN LAN EGITEAREN PLAZERRA

Ekitaldia; Arturo eta Anaren, patrimonio para jóvenes-en eta museoaren arteko komunikazio ariketa bat izan zen. Komunikazio on horren ondorio izan zen ekitaldi polit hau. Maeztuko artelanen artean ibilaldi labur bat egin ondoren, batez ere begien tratamendua kontuan hartuaz, Arturo eta Ana tailer praktikora zuzendu ziren.

             AHOLKU SINPLEAK ETA KLASE OSO PRAKTIKOA

Arteaz, mihiseez eta giro onez inguratutako klase oso atsegina izan zen.

Gainera, museora hurbiltzen ziren bisitariak harritu genituen gure ispilu, margo eta pintzelekin… baina ez margolanak egiteko baizik eta gure aurpegiak margotzeko.

      PUBLIZITATEKO KARTEL ON BAT

Beti bezala, Clara Fragok oso kartel polita diseinatu zuen ekitaldia zabaltzeko. Eta beste behin, sentsazio bera: ekitaldi bakoitza, ideiak, korreo trukea.. prestatzen pasatzen dugun denbora… eta ondoren, Patrimonio para jóvenes-en historia izatera pasatzen da dena.

Geroz eta historia sendo eta liluragarriagoa. Mila esker denoi. Hurrengo egunean, Arellanoko kanpai jotzearen inguruan hitz egingo dugu.

Blog

Amestutako arkitekturak

          BISITA DELA ETA
Urtarrilak 17an Iruñako zabalgunean zehar irteera bat egin genuen. Jarduera hori prestatzen, beste begi batzuekin irakurri, begiratu, eta ikusi nuen hiriko gune hura, gaur egun ongi ulertzen ez dena. XIX. mende amaierako eta XX. mende hasierako eraikinak bilduta, ia izkutatuta, beste moderno, altuago eta, nahi bada, inpersonalagoak diren gaurko eraikinekin. Lehen ikusi ez nituen xehetasunez ohartu nintzen. Eta bisitan zehar, partehartzaileek iruzkin berdina egin zuten; ez nintzen honetaz ohartu orainarte…
Gaiak interesa sortzen zuen eta beraz, haritik tira behar zen.

ARGAZKIGINTZA BIDE BEZALA
Argazkigintza erakusketa bat prestatzeak Patrimonio para Jóvenes-en bi helburu nagusienekin bat egiten du. Alde batetik, artea eta hondare kulturala zabaltzea, eta bestalde gazte profesionalei bultzatzea. Azaroan lokal egoki bat aurtzeko beharrezko kudeaketak egin ziren. Handia izatea komeni zen, jente asko ibiltzen zen gune baten eta lehen zabalgunean bertan edo gertu aurkiztea.

Erakusketaren egoitz izatea bi erakundeei proposatu zitzaien: Tres Reyes Hotela, argazkietako eraikinen gertutasunagatik. Eta La Caixa-ko egoitza zentralari, Carlos III.ean. La Caixarekin egin genuen aurrera eta lanari ekin genion.

GABONETAN ZEHAR LAN EGITEN

Abendu hasieratik, Clara Frago dagoeneko fotografiatu zituen etxe hauen barrena ibili zer berriro. Oraingoak mantsoago, jente gabe, bere kamaran zehar begiratzen zentratuta, ia espiritua jasotzen, eraikin hauen eta haien portal batzuen aztikeria. Eskertzen diegu Cámara de Comercio-ri, Residencia de Mades Reparadoras-i eta Joaquín Maya Musika Eskolari haien barrualdeei argazkiak ateratzeko emandako erraztasunak, edo leihoak eta azoteak uztea goitik argazkiak ateratzeko.
Urtarril hasieran, Clara Fragok bere argazkigintza lana aurkeztu zuen La Caixa-n. Izugarri gustatu zitzaigun, noski. Eta orain gutxi gelditzen da zuek guztiok ikusi ahal izateko. Martxoak 1etik aurrera eta apirilak 15era arte, La Caixa-ko egoitza zentralean, Avenida de Carlos III Iruñan, erakusketaz gozatu ahal izango duzue.

JUAN ROLDÁN MARZOREN AZALPEN DISEINUA
Zer nahi dugu azaldu eta nola argazki hauekin? Erakusketa hau begiratzera, xehetasunak aurkitzera eta horietaz gozatzera gonbidapen bat da. Gozatze sentsazio hori, lasaitasuna, ezin da zaratarekin
lortu. La Caixa-ko guneak gaizki onartzen du koloretako erakusketa bat. Argazkiak berez txuri-beltzean aurkitzen dira. Beste garai bateri begi-keinua dira baita ere.


Beste kontu bat: Argazkiek ezin diete ikusleei ez bezeroei traba egin. Irtenbidea? Panelean zintzilik pita gardenarekin, airean esekita diruditela. Beste osagai bat sortzu nahi duen amets giroarentzat. Honela, ikusleak sartzera gonbidatzen dien ateak ikusiko ditu, igotzeko eskilara batzuk, beste portal batera eramango dien leihoak, behatxulo batera, eta berriro beste leiho batzuetara.


Nola pentsatu izan da argazkiek behar duten ordena? A5 imprimaketa bidez egindako saioetan, formato handian ikusgai jarriko diren irudiekin.

LAN ONA TALDE ON BATEKIN
Hilabete askoen zehar, Juan Roldán eta Clara Frago lanean aritu dira, modu zehatz batean, gauzak mantso pentsatzen, xehetasunekin gozatzen. Patrimonio para jóvenes-entzat poztasun ikaragarria da erakusketa hau eraman ahal izatea. Eskerrik asko La Caixa-ri gure ekartean, Juanen eta Claran jarri duten konfidantzagatik. Bulegotik pasatzen diren bezero eta persona guztientzat, Iruñako Lehen Zabaleraren arkitektura ederrarekin harritzeko aukera bat izatea espero dugu. Hazkuntza lotsati hura, harresien behera botatzea baina lehen. Pena merezi du ongi ezagutzeak babesteko.