Ezagutzen duzu Iruña? Beste edozein hiriri buruz galdera berdina egin dezakezu. Bizi zaren hiriaren inguruan.
Goazen azkar batean. Kanpotar batek bisitatzen bagaitu, erakusteko bi edo hiru toki ditugu. Baina, zer dakigu gure hiriari buruz?
Patrimonio para jóvenes-en ikustea, disfrutatzea eta gutxinaka gutxinaka ikastea gustatzen zaigu. Presarik gabe.
Gaur, gurekin Iruñako lehen zabalgunean zehar paseatzera gonbidatzen zaituztegu. XIX. Mende amaieran eta XX. mende hasieran eraiki zenetik geratzen dena ikustera.
Gure paseoan zerbaitetaz kontzientziatzen gara: Zein ederra izan litzatekeen fatxada zaharrak mantendu izana. Gaur egun, eraikin altu eta modernoen atzean ezkutatzen diren gutxi batzuk besterik ez ditugu. Hiru edo lau pisuko etxeen ondoan dauden eraikinak, bere balkoi eta begiratokiekin.
Iruñako lehen zabalgunearen historia luzea da eta harresiz iguratua dagoen hiri batekin du zerikusia. Harresiz trinkotua dagoen hiri bat. Lehen zabalgunea lasaitasun txiki bat izan zen hiriaren espazio faltarentzat.
Eta arkitektoak haien lanei askatasun gehiago eman ahal izateko tokia ere izan zen.
Manuel Martinez Ubagoren eskutik, Arkitektura Modernoaren erakuskari izugarri ederrak ditugu. Jose Alonso 4 eta General Chinchilla 6 kaleko eraikinak dira modernistak. Denak harritu ziren atalondoen edertasunaz ere, ez fatxadenaz bakarrik.
Mutiko batek esan zuenez, xehetasun horietan fijatzen zen lehen aldia zen.
Neo-mudejar adibide bat ere ikusi genuen, hiriko adibide bakarra. Angel Goikoetxearen lana. Etxe honetan, adreilua da bai dekorazio bai eraikuntzako material nagusia. Alboko gunea kolorez betea dago, gotiko-mudéjar estilora.
Florencio Ansoleaga, Julian Arteaga eta Maximo Goizueta izenekin trebatzen gara. Balkoiak, behatokiak, portalak eta teilatuak behatzen ditugu. Eta nola izan ote zen iruñarren bizia, eta zer pentsatuko ote zuten gaur egungo zabalgunea ikusiko balute galdetzen diogu geure buruari.
Iruñan ezagutzeko mordoa dago eta gutxinaka ikusteak pena merezi du, lasaitasunez. Urrengora arte.
No Comments