Blog

Bidaia bat, arkitekto bat, kontaera bat

Ante la maqueta de la Catedral Nueva de Vitoria

         Gabonetako goiz batean hasi zen guztia.

Museo Bellas Artes de Álava

Urte hasieran Gazteiz ikustera joan ginen. Zehazki, Eliza Nagusi berrira eta Arte Ederren museora. Egun jostagarria izan zen, izotzean patinatu genuen gainera. Eta egun mesedegarria izan zen. Pertsonai mordoa ezagutu genuen: José Cadena Eleta apezpikua eta Julián Apráiz eta Javier Luque arkitektoak.

           Aurkikuntzaren ondoren, ideia

Cadena Eleta nafarroakoa zen jaiotzez, Pitillas-ekoa. Eta Julián Apráizen lana Nafarroan eta bere inguruan gertatzen zen. Erraza zen beraz bidaiatzea, esploratzea eta ondoren azaltzea.

María Odériz y Marta Aparicio Apráizen lan guztiaren barrenean ibiltzeaz arduratuko ziren, ondoren Patrimonio para Jóvenes-eko kide eta lagun guztien aurrean azaltzeko.

Hemen doaz lapurpen moduan argazki batzuk.

            Lehenengo, Pitillas.

Hau da Cadena Eleta. Gazteizko Eliza Nagusiko sustatzailea. Hari esker geratzen dira Pitillas herrian objektu liturgiko batzuk. Herri horretan Apráizek apezpikuaren arrebarentzat ere etxe bat eraiki zuen. Margarita izena zuen, horregatik ikus dezakezute teilatua margaritekin

           Bilbo

Herri txiki bateko etxetik, Bilboko Kale Nagusi erdian dagoen eraikuntza batera. Espainiako banketxea. Antzinatasun klasikora daraman hizkuntza batekin, non ez den Mercurio-ren errepresentazioa faltatzen.

Etxe-aurre itzelaz gainera, operazioen patio karratua eta hura estaltzen duen kupula izugarria.

Espainiako banketxeko lankide guztien arreta ona eskertzen dugu. Izugarri arreta ona eskaini ziguten. Ascensión oso atsegingarria izan zen gurekin.

Oso pozik geratu behar izan zen Apráiz bere Bilboko lanarekin, sarrera nagusian bertan utzi zuen sinadura hain argiagatik imaginatzen dugu

          Eta Bilbotik Arabar Errioxara

Landatar mundura itzultzen gara. Oraingo honetan Laguardia herri liluragarrira. Bertan, Apráizek San Raimundo hospitalea eraiki zuen. Gaur, etxe-aurrea besterik ez da mantentzen. Eraikitako beste zatia gaur egungo bigarren hezkuntzako institutuaren parte da.

detalle del hospital de San Raimundo en Laguardia

Baina etxe-aurreak gaixoentzat egokitutako txokoaren ideia helarazten du. Paisai izugarriaz dago inguratuta. Paisaia eta aire garbia bilatzen saiatu zela nabaritzen da. Garaiko kronikak diotenez, hospitaleak une hartako aurrerapen handienekin kontatzen zuen.

Laguardiak gainera, bisitatzea merezi duen hondarea du. Santa María de los Reyes-eko arkupeak liluratu gintuen. Honelako lekuei, lan honetarako “El Universo visual de Julián Apráiz” deritzegu. Zer esan nahi dugu honekin? Apráiz-ek lehen eskuz ezagutu zituen eta zihurrenik bere eraikin neogotikoetan inspiratu zienak.

Eliza nagusiko proiektuaz gain, Apráizek estilo neogotikoan ere Augustin Zuluetaren bizilekuko kapera egin zuen. Gaur egun Arabako Arte Ederren museoa.

     Burgos

Burgosen Apráizek eliza nagusiko orratzen zaharberritze proiektu baten egin zuen lan. Gainera, Javier Luquerekin batera, artzapezpiku jauregi berria eraiki zuen. Hemen dira berriz ere Cadena Eletaren ondoan. Hau da istorioa. Hemen irakurri daiteke.

Burgosen, artzapezpiku jauregia bisitatzeaz gain, Udaleko Artxiboan egon ginen, eta bertan izugarri tratu ona jaso genuen. Mila esker, Burgoseko udaleko artxiboari

          Mila esker Apráizen familiari

Gazteizera bigarren itzuli bat egon zen. Oraingo honetan, Julián Apráizen biloba eta birbilobei bisitatzeko, haiekin daude Marta eta María. Maríak une hau aurkezpenean gogoratuko zuen geroago. Hain bihotz honekoak izateagatik eta egindakoa eskertzeagatik

         Mencos-en Jauregian Tafallan

Marta eta Maríari gune eder bat prestatu genien haien lanak aurkezteko, Mencos-en jauregian.

En la entrada al Palacio de Los Mencos

Haien aurkezpenaren ondoren, askari on batez eta hizketa ederrez gozatu genuen. Julián Apráizi buruz lan egiten hilabete politak igaro ditugu.

Eta aurkezpen eguna izugarria izan zen. Benetan hain ondo pasatzen dugu Patrimonio para Jóvenes-en!!!!

You Might Also Like

No Comments

Leave a Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.