Pasa den udaberrian oso liburu interesgarria irakurri nuen, Blanca Sagastik idatzia. Izenburu luzea dauka: “De la Casa Familiar de los López de Dicastillo al palacio de la Condesa de la Vega del Pozo”.
Ia 200 orrialde dauzkan lan honek Maria Diega Desmaissieres y Sevillanoren istorio harrigarria kontatzen digu.
“Aristokrata boteretsu honen memoria ahantzi egin zen bere heriotzaren ondotik. Honetaz denbora arduratu zen, baita bere ondasunez jabetu zirenak ere. Bat-batean hil zen, testamenturik egin gabe”.
Liburuatik jauregira
Irakurri eta gero, Blanca Sagastirekin harremanetan jarri nintzen. Gazteentzako ondareko gazteekin Deikazteluko jauregia bisitatzeko irrikaz nengoen. Blancak eta Deikasteluko kulturako zinegotziak adeitasunez hartu eta jauregia erakutsi ziguten, bere jabearen baimenarekin
Lorategi handia, zonaldeko bista ikaragarriak, ahantzitako toki ederra. Multzo honek sentipen bitxiak sorrarazten ditu: oroimina, ikara, pena eta beldurra.
Dena hutsik dago. Edo ia-ia dena. Korridore eta logela batzuek zurezko sabaiak eta zeramikazko apaingarriak mantentzen dituzte. Beste toki batzuetan, aldaketa penagarriak izan dira: argi eta estruktura modernoak, bertan behera gelditu diren saiakera: jauregia ostatu, jantoki eta hotelan bihurtzea.
Istorio berri baten bila dabilen jauregia
Deikazteluko jaregia erabilera berri baten esperoan dago. Behin betiko erabilera, edo denboran iraungarria bederen edota herriarentzako onuragarri izan daitekeena.
Proiektu on baten eta komunikazio on baten beharra dauka. Eta Disney bezalako toki batean bihurtzeko arriskua dauka, ondarea-ikuskizuna, alegia. Bere historia eta haunditasuna galtzeko bestelako modu bat izango litzateke.
Pena merezi izan zuen bisita
No Comments