Blog

Europako Ondarearen jardunaldiak

              Uxanurira bueltatu beharrak ginen

sello-mec-v2-smUxanurira lehendabiziko aldiz joan ginenean, bueltatu beharrak ginela bagenekien: bere paisaia, jendearen adeitasuna eta errenazimentuaren erretaula ikaragarria. Zein izango litzateke bueltatzearen arrazoia?

Ezta amestuta ere izango litzateke politagoa.

                Europako Ondarearen jardunaldiak

Ikasturtearen buekaeran, Nafarroako gobernuaren kultura departamentoak proposamen bat egin zuen: udalei parte hartzeko eskatzen zien, elkarteekin bat eginez, Europako Ondarearen Jardunaldietan.

Guretzat polita zen gure laguntza eskeintzea. Lanean jarri ginen. Irailean baietz esan ziguten. Ilusio handia egin zigun. Gogor aritu ginen lanean.

 

                   Eta eguna ailegatu zen

Urriaren batean, Borja, Clara eta ni goizean goiz ateri ginen etxetik. Uxanuriko bidean jarri ginen goizeko 8:00etan.

Ailegatzean, Alberto alkatea eta Asun zinegotziarekin dena prestatzen hasi ginen. Haurrek margotzeko erabili behar zituzten mahaiak, materiala banatu…

Jendea ailegatu baino lehen, Clarak argazki batzuk egin zituen, detailean eta lasaitasunean. Horrela erretaularen detaileak ikusi daitezke.

genevilla-01

Honen bitartean, herriko bizilagunak hurbiltzen ziren eta ea lagundu zezaketen galdetzen zuten. Denok adeitasunez agurtzen zuten.

Asun hamaiketakoa prestatzen hasi zen, jardueraren bukaerarako.

 

                  Hori jendetza etorri zena!

Eguerdiko 12:00etan, ezin genuen sinetsi ikusten ari ginena. Jende asko sartzen ari zen erretaula bisitatzera. Zaharrak eta haurrak, denok elkarrekin. Jardunaldiaren izenburua bete zen: “denontzako ondarea”.

genevilla-07

Erretaulari buruz hitz egin genien ahal izan genuen ilusio eta adeitasun handienekin. Haiek arreta osoz entzuten gintuzten, askok prismatikoak erabili zituzten.

genevilla-09

Haurrei ez genien ezta aditzen ere. Arreta osoz frisoen marrazkia margotzen zeuden, kanpoko atarian.

genevilla-10

Azkenean, Asunek prestaturiko hamaiketako jan genuen.

Gasteiz eta Iruñatik etorritako jende asko agurtzeko aukera izan genuen. Baita Lizarraldeko Arellano eta Viana bezalako herrietatik etorritakoa ere.

genevilla-15

Talde batek argazki bat egin genuen bukaeran.

genevilla-16

                Interesgarria.

Uxanuri zonaldea ezagutzeko hasteko toki egokia da.

Hemen daude zuei laguntzeko interesgarri izan daitezkeen webguneak.

Eskerrik asko etortzeagatik.

http://www.turismo.navarra.es/eus/home/

http://www.turismotierraestella.com/

http://www.viana.es/turismo/oficina-de-turismo/

http://www.alavaturismo.eus/index.php/es/

 

You Might Also Like

No Comments

Leave a Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.