EUROPAKO ONDARE JARDUNALDI BEREZI BATZUK
Ekainaren amaiera inguruan, Javier-eko udaletxearekin bat, 2020ko Europako Ondare Jardunaldiak martxan jartzea erabaki genuen ondorengo goiburuarekin “Hezkuntza eta ondarea”. Guztia berria eta ezezaguna zen, udaberrian konfinamendua sufritu berri genuen eta udara duda zein ilusioarekin espero genuen. Hoberena beraz, jardunaldi moldakor batzuk diseinatzea zen, zetorrena zetorrela moldatu litezken, eta noski, seguruak izango ziren jardunaldi batzuk. Baina egin beharra zegoen, kulturaren alde apustu egin behar zen, biziaren alde, lana ematearen alde, nahiz eta gutxi izan, nahiz eta apala izan, gure aukerak kontuan izanda baina mugitu beharra genuen. Honela ba, lehenik eta behin gure bolondresak Javierreko jendearen kontaktuan ipini genituen, berako ondarearekin, baita jendearekin ere.
Ezagutzea, hastea, sortzea
Egitaraua pentsatuta genuenean, bisita gidatua gaztelura, udarako ekitaldien aurreko kontzertuak, San Francisco Javierren garaiko nabigazioaren inguruko hitzaldiak, eta ekitaldi nagusia, Javier gazteluko Kristo santuaren kaperako heriotza dantza margolanen, herriaren aurrean aurkeztu genuen udaletxean eginiko saio irekian.
Bisitatu behin eta berriro
Bolondresek egindako gauza bat, bereziki Maria eta David Rodríguezek , gazteluaren inguruan asko ikastea izan da. Entzule bezala egon ziren egunero bisita gidatuetan, irakurketak ere egin zituzten, eta ondoren euren kabuz entseatu zituzten bisitak.
Ikertutako beste eremu bat, Kristo Santuaren edo irribarrearen kapera izan zen noski. Eremu txikia, bisitatu ezin dena. Zergatik ezin den bisitatu? Bi arrazoi nagusirengatik, lehena, heriotzaren margolana babestu eta zaintzeko, bisitarien oso eskura dagoena. Bigarrena, eta gaur egun garrantzitsuena, margolana ikusteko gogoa ematen duen eremu horrek ez duela segurtasun distantzia mantentzeko aukera ematen. Gaur egun, arrazoi garrantzitsua, osasunagatik.
Bolondres guztiek bisitatu zuten kapera hau eta Javierreko irudi hauen ikonografiaren eta berezitasunen inguruan ikasi zuten.
Sortze-inplikazioa. Funtsezkoa Patrimonio para jóvenes-en
Ikasteaz gain, oso garrantzitsua da gure elkartean sortzea. Inplikazioa eskatzen da, egitea, pentsatzea, motibatu eta ondarea jendarte berriei hobeto komunikatzeko. Orain garrantzitsuena ondorengoa zen: babestu egin behar da, baina, nola zabaltzen jendartearentzat eskuragarri ez dagoen zerbait? Gertatu da lehenago eta adibide mordoa ditugu. Espainia mailan adibide honena agian Altamirako Leizea da.
Honela prestatu zen azalpen diseinu bat, Maria Cantero argazkilari eta Juan Roldan Marzo arkitektoarekin batera herio-dantzak azaleratzeko. Gertutik ikusteko aukera egotea, gune handi eta seguru batean, eta ikonografia hobeto ulertzeko aukera edukitzea funtsezkoa zen. Bertan dituzue prozesuaren argazki batzuek.
Maria Canteroren lan hau ez zen erraza izan. Eremua, txikia da ilunaz gain. Ordu asko behar izan ziren kaperan eta batez ere, denbora asko irudien moldaketan. Emaitza ikusteko modukoa izan zen eta horrek baimendu zion Juan Roldani banakako panelak egitea, bertatik eskeletoak banatu daitezke. “Rótulos Diper”-eko bere lagunekin lan hori dena egin aurretik, prototipo bat eraman zuen Javierren aurkezteko.
Eguna iritxi bitartean, musika…
Egokia iruditu zitzaigun, Ondarearen Europako Jardunaldien aurretik ekitaldi batzuk antolatzea. Gazteluaren aurreko terraza girotzeko Jazz kontzertu bat egokia, atsegina eta erlaxatzeko modukoa zen. Pamplona Jazz –eko gure lagunei deitu genien. Egonak ziren jada gurekin, Otsaila inguruan Bihotzera heltzen den museo batean. Momentu hartan ezin genuen pentsatu hurrengoan ikusiko ginen egoeran. Baina, garrantzitsuena berriro elkartu ginela izan zen eta Iñaki, Luisa eta Ramonen musika ezin hobeto entzun genuela, ikusi gabe zituztenak liluratuta geratu ziren. Abuztuko arratsalde hartako argazkiak.
Eta iritxi zen eguna
Hilabete luzeak pasa genituen. Harremanak estutu ziren, ezagutzak handitu, oso ondo pasa genuen eta Irailaren 25ean iritxi zen eta baita joan ere gainontzeko urteak bezala. Oroitzapen handiak geratu ziren
Irailak 25 ostiralean, ez genuen beste Ondarearen Europako Jardunaldietako udaratan izandako tenperatura. Hotza egin zuen, larunbatean euria egin zuen, baina ondarearen beroa sentitu genuen, kontzientziaz eta denbora luzean egindako lanaren fruituak. Itsas Historia eta Kulturaren Institutuko jendea jaso genuen bisitan ostiral hartan, Eduardo Bernal eta José Cánovas. “Navegar en tiempos de San Francisco Javier ” eta ” La circunnavegación de Magallanes-Elcano”-ren inguruan hitz egin ziguten.
Jendez beteta egon zen, baimendutako kopuruaren arabera. Denek lagundu zuten eseriaz, distantziak mantenduaz, eta hoteleko langileek ondo prestatu zuten gela jendea seguru egon ahal izateko.
Hurrengo egunean iritxi ziren Maria eta Davidek askotan entseiatutako gaztelurako bisita.
Plazer bat izan zen bere lagunek eskaintzen zioten goxotasuna ikustea. Denak etorri ziren Javier modu berezi batean ezagutzera. Publikoa izugarria izan zen egun hartan. Eguraldi txarra, euria eta hotza, eta hala ere, han egon ziren
Bisita bakoitzeko taldeak, normalean 20koak izaten diren bitartean, 15era gutxitu ziren. Horrek lan gehiago eginarazi zigun jende asko zetorren eta, baina gustura egin genuen.
Ni neu egon nintzen ondoko eraikinaren sarreran heriotza dantzaren kanporatzea azaltzen.
Gorago komentatu dudan bezala, erakusketa diseinu honen gauza garrantzitsu bat parte hartzea da. Jendeak disfrutatzea eta ulertzea lortzea, eta ondorioz Javier hobeto ezagutzearen sentsazioarekin joatea bere ondarea gehiago baloratuz. Momentu dibertigarriak izan eta argazki asko atera genituen. Hemen gure boluntarioetako batzuk.
Arratsaldean, “molinaz”-era ibilaldia geneukan prestatua; herritik gertuko errota baten hondakinak. Erreka polit baten ondotik egingo genuen ibilaldia, zorigaitzez eguraldiak eraginda, ezin izan genuen egin. Gure bolondresek bidea lokatzez beteta eta irristakor zegoela ikusi zuten, arriskutsua zela erabaki genuen batez ere helduenentzat
Hitzaldia, udaletxeko salan egitea erabaki genuen eta izugarria izan zen Enrique Galdeano entzutea. Modu arin baina sakon batean, errestaurazio lan batek dauzkan barausteak ulertarazi zizkigun, gure bizikizunei dagokienez hondakinak ikusterako momentuan eta hauen esanahia denboran zehar
Beste topaketaren bat geratzen zaigu. Geoalcalirekin izango dugu asteburu honetan hitzaldia aurrez aurre eta on line. “Nutrir la tierra”-ren inguruan, zeren paisaia gure ondarearen parte ta eta inguratzen gaituen lur eremu txiki hori zaintzen jakitea oso garrantzitsua da.
Azkenik, beste urtebetez gailurra jo dugula esatea besterik ez zaigu geratzen. Mila esker Javier herriari Ondarearen Europako Jardunaldi hauen antolakuntzarako “Patrimonio para jóvenes” aukeratu izana. Eskerrik asko denoi etortzeagatik.
No Comments