Blog

IRUÑAKO ALDE ZAHARREKO BISITA

Oraingo honetan protagonistak ezberdinak dira. Ez dira hemen agertzen diren ohizko gazteak. ANFAS elkarteko “zahartze aktiboa” edo “envejecimiento activo” deritzon taldeari buruz ari gara. Gazteentzako Ondarea elkarteaN beste elkarte eta taldeei laguntzea gustukoa dugu ere.

Zergatik pentsatu genuen Iruñako saltoki zaharrak bisitatzea? Bere interesarengatik. Hiriako eta honen familien historiaren parte direlako. Saltoki hauen apainketak estilo berezia du ere.

Saltoki hauek gizabanakoen oroitzapen askorekin lotuta daude. “Txikia nintzenean, nire amonak hau edo bestea erostera eramaten ninduela oroitzen naiz”, “Eguberria ailegatzerakoan, San Fermin bezperan etab…”

Droguería Ardanaz

Orokorrean, saltoki hauek ez dute sartzeko arazorik izaten, garrantzia asko dauka zera honek horrelako talde batekin bisitak egiterakoan.

Nola egin genuen bisita? Behaketa eta memoriari eragiten saiatuz.

Saltoki zaharrak ezagutzen ditugu? Nola ezberdindu ditzakegu berrietatik? Zeintzuk ditut gustukoagoak eta zergatik? Gauza berbera al da zaharra, hondatuta ala zikina? Gauzak zainduz gero, denborak aurrera egin ere, politak mantendu ditzakegu.

Blasek, Emilio Lopez drogerian, xehetasunak behatzen lagundu zigun eta saltzen dituen gauzak erakutsi zizkigun ere.

Con Blas en la Droguería Lopez

Denda batean izan behar den portaerari buruz hitz egin genuen. Sartzerakoan, agurtzea; kontuz mugitzea lurrera ezer ez botatzeko; guri arreta jarri arte itxarotea; kontuz galdetzea; eskerrak ematea; eta ateratzerakoan, agurtzea.

Farmacia Aguinaga

Bidean zehar, denda baten eta hurrengoaren artean, kaleetako apaingarriei arreta egin genien. Etxeetako apaingarriak, eskulturak, iturriak…

Fuente

Prestatu genituen gauza guztiak ezin izan genituen ikusi, hotza ari zuen eta batzuk nekatu egin baitziren. Beraz, Café Iruñara joan ginen. Eguerdiko kafe bero horrekin eta elkarrizketa atsegin batekin 2015. urteko bisitak bukatu egin ziren.

You Might Also Like

No Comments

Leave a Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.