Irailetik, ikasturte hasieratik, ez genuen beste mahai inguru bat izan. Bilera hauek gure Nafarroako egitarau kulturalaren parte dira.
Oraingoan, gonbidatu bikaina izan genuen: Esther Elizalde Marquina. Estherrek Iruñako harresien eraisketari buruz egin zuen bere doktoretza-tesia. Orain irakaslea da Zaragozan.
Begikotasun eta atsegintasun handiarekin azaldu zizkigun iruñatarren XX.mede hasierako anekdota, zailtasun, atsekabe eta ilusioak.
Iruñako harresia bezain garrantzitsua den ondare baten alde gizatiarrenera gerturatzen gara.
Urtarrilean, Iruñako lehen zabalgunearen iguruan geratzen diren etxe originalak bisitatu zituztenei oso ondo etorri zitzaien hizketaldia.
Bilera internazionala izan zen gainera; Rumaniako, Peruko, Ameriketako eta Ekuadorreko lagunak etorri ziren. Denak oso interesatuak zeuden gaur egun bizi diren hiriaren historian.
Hiri bat gutxinaka ulertzen da, askotan ibili behar da hiriko kaleetan zehar, begietsi egin behar da. Ikusten dena erlazioantu eta ulertu behar da. Honela bakarrik maitatu daiteke leku bat. Herriak, hiriak, pertsonak bezala dira. Tratatu, ezagutu eta elkarbizi egin behar da ulertzeko eta maitatzeko.
Mahai inguru afariak duten eragozpena, argazkiei jokorik ematen ez dietela da. Hala nola, egon zen giroa eta ondoren etorri zen afari gozoa nabarmentzen dira. Eskerrik asko denoi parte hartzeagatik, eta Estherri etortzeagatik.
No Comments