Blog

Museo baten komunikazioa ta gauza gehiago

logo-mecnaEguberrietako bezperan mail bat jaso nuen. Urte guztian zehar hau da Nafarroako museoatik jasotzen dudan informazio bidea. Museo honek bilduma oso interesgarria dauka, nire ustez, komunikazio ezberdina merezi du. Mail-a baliagarri gertatu zitzaidan. Honi buruz hitz egin behar nien nire neska mutilei. Gero, gehigarri bezala, “arte gotico en Navarra” argitaratu dute eta elkarteatik urtetate honi arreta jarri nahi diogu. Honi buruz irakurtzeko HEMEN.

Hura gozamena! Museoaren gelak guretzat, eseriak, hitz egiteko denbora… bi gai jorratu genituen batean: arte gotikoa eta museoetako komunikazioa.

-Nafarroako museoaren mezu elektronikoak ezagutzen zenituzten?

 

    • Inork ez du erantzuten. Izutu nintzen, ez da gauza berbera webgune bat izatea ala ez izatea.
    • Uste al duzue, mail hauen bitartez, Nafarroako Museoa zuengana edo zuen adineko jendearengana hurbiltzen dela?
    • Ez
    • – Nola gustatuko litzaizueke Nafarroako Museoa zuekin harremanetan jartzea?

      Harriturik gelditu ziren galdera egiterakoan. Museo bat haiengan interesatzeak harritu zituen. Kontuz. Ez dakite / ez dute erantzuten.

      Bururatzen al zaizue museoren bat, adibidez, SAre Sozialak eralbiltzen dituena?

Neska batek “uste” zuen Jacako Elizbarrutiko museoak bazuela. Orain dela bi urte gure elkartetik emandako saria irabazi zuen, saria museo honi bisita egitean zetzan. Honengatik, “uste” zuen, baina, ez “bazekien”, ziurtasun handiagorik ez…

Elkarrizketa/hausnarketa honen ondotik, zenbait museoei, bai txikiei bai handiei, bai Espainiakoei bai kanpokoei, bisita birtualak egitea proposatu nien, museoen komunikazioari buruzko iritzia aztertzeko. Egia erran, inork ez zuen pentsatzen museoek bisitak jaso behar dituztela, jakinmina piztu behar dutela eta ikusleak sortu behar dituztela.

Honen ondotik, margolan gotikoarekin hasi ginen, oraingo honetan, museoak proposatu zigunarekin, “El anuncio de los pastores”. Gelara hurbiltzen ginen bitartean, horma-pinturek arreta erakarri zien, Artaitzez oroitu ziren, iaz bisitatu genuena. Harritu ziren aurkitu zutenarekin

MuseoNavarra-Ante pinturas de Artaiz

 

Nafarroako Gotikoaren kronologiari sarrera labur-laburra egin ondotik, “El anuncio a los pastores” aztertzen hasi ginen. Ohar bat… horma-pintura da… beraz… nola ekar daiteke museo batera? Eraikinaren horma mugitzen da?

Zer egiten da? Ikusi al dugu beste museoren batean horma-pinturaren bat? Jacako Artzapezpikoaren museoan egon zirenak Bagüés gelan ikusi zuten margolana erromanikoaz oroitu ziren eta bertan margolanaren garraioari buruz ikus zitekeen bideoaz. BAGÜÉS GELAKO BIDEOA IKUSI. Irudia handitzea gomendatzen dizuet, harrigarria da.

Artzaien irudia Oliteko San Pedro elizako Campanal Ama Birjinaren kaperan dagoen lan-multzo bateko zatia da, adituen arabera, “El arte Gótico en Navarra” agertzen den bezala: “badirudi margoek ekialde eta hegoaldeko hormak betetzen zituztela, bi erregistroetan antolaturik. Behekoan, Deikundea eta Artzaien Iragarpena; goikoan, Agerkundea eta Jesus tenpluko jakintsuen artean. Beheko erregistroak hiru zatitan banaturik dauden eszenak dira. Jaiotzea eta Artzaien Iragarpena, multzotik hobekien kontserbaturik dauden irudiak dira.”

Museo de Navarra y TIC

Eszena kokatzeko modua aztertu genuen: arkupeak, pilastrak, egileak sakontasuna eta bolumena bilatzeko erabili zituen moduak, marrazkia, koloreak, artzai baten aurpegia, beste bat gaita jotzen, ahuntza hostoak jaten, mendiak, zuhaitzak, loreak…

Bisitaren emaitza? Lan gutxi ikusi genituen, baina oso esperientzia adeitsua izan zen, bueltatzeko gogoekin joan ginen eta lanak hobeto ezagutzeko jakin nahiarekin.

Kontzientzia hartzea: edonork, ikusleek ere, gauza asko egin ditzakegu artea zabaltzeko: bisitak egin, hitz egin, argazkiak partekatu, gure lagunei gomendatu… honek ez ditu aurrekontuak behar, jarrera bat baizik. Pentsatu, ikusi, barneratu, komunikatu eta museo bati gauzak proposatzeko prest egon. Entzuten jakin, museoko langileek dituzten zailtasunak ezagutu, etab.

Museo bat ezagutzea bere bilduma posible den heinean ezagutzean datza eta hiri txiki bateko museo txikietako bildumak ezagutzea posible da, baita bertan lanean daudenak ere. Iruña bezalako hiri bateko museo batean, bakoitza bere etxean egonen balitz bezala sentitu beharko litzateke.

MuseoNavarra-todos sentados de frente

Adi egon, ikasi eta kontutan hartu behar dugu gauzak modu interesgarrietan egin daitezkeela. Nick Gray-k egindako proposamena oso egokia iruditzen zait, idazten ari naizen momentu honetan, bere web orrialdea “esta no es una visita a un museo para tu abuela” izenburuarekin hasten da. Bertan, “¿quieres darle nueva vida a tu museo?” bezalako atalak baditu. Bere enpresaren web orrialdea HEMEN.

Captura de pantalla 2016-02-21 a la(s) 08.17.36

Ez utzi museoak bisitatzeari. Hurrengora arte.

You Might Also Like

No Comments

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.