Garaia hitza, “hórreo” gaztelaniaz, entzutean, Asturiasen edo Galizian pentsatzen dugu.
Garaia landa-eremuetan dagoen eraikin tradizionala da, jakiak, zereala batik bat, gordetzeko erabiltzen zena. Ez bakarrik gordetzeko, baizik eta hezetasunatik eta animalietatik babesteko.
Nafarroan garaiak badira ere, 22 zehazteko. Gehienak Aezkoako ibarran daude.
1970 urtea baino lehen, garai asko bota ziren. Etxebizitza berriak eraiki baitziren eta erabilera galdu baitzuten… Orduan hasi ziren garaiak zaintzen eta balioeste
1993 urtean garaiak balio kulturaleko ondasuntzat hartu zituzten.
Gure garaietako bisitak
Gu ez gara Aezkoak ibarrera joan oraindik. Gogo asko ditugu.
Pirinioetatik urrutien dagoen garaia bisitatu dugu: Iratxetako garaia, Baldorban. Zaharrena da, 11. Mendekoa eta harriz eginda dago. Harrigarria da. Iratxeta oso ondo zainduta dagoen herria da eta oso ederra, denoi arreta jo zien.
Iratxetako gariak argazkilaritzako saio bat egiteko balio izan zuen. Baita hausnarketa baterako ere: asko kostatzen zaigu erabilera eta funtzioa galdu duen zera bat ulertzea.
Santa Fe-ko bilduma.
Urraul altuko ibarrak ere sorpresa bat zeukan gordeta guretzat. Santa Fe-ko bilduma monumentala.
Taldeko inor ez zen toki horretara joan inoiz. Batzuk estatubatuarrak, veste batzuk nikaraguatarrak eta perutarrak ziren. Ameriketako guztiek garaia bat ikusi zuten lehendabiziko aldiz.
Gaur egun, Santa Fe ostatu bat da. Baina garaia, klaustroa eta eliza gorde dute. Leku guztiak bisitatu genituen. Bisita egin genuen bitartean, beste irteera baten berri eman genuen: Orobiako San Julianen erretaulako soinekoei buruz.
Erretaula eta egin genuenari buruz, beste batean hitz egingo dut.
No Comments