Nor Gara

LEHENDAKARIA: MARÍA PILAR MARTÍNEZ ARCE (Burgos, 1961)

Pilar Martínez ArceKazetaria eta Arte-ikasketetan graduduna Nafarroako Unibertsitatean, Burgosen jaio eta Nafarroan bizi da.
Hedabide anitzetan lan egin du, batez ere irratian. Espainiako toki pilo batean bizi izan da eta horrek txikitatik goitik behera ezagutzeko aukera eman dio.

Poz-pozik dago ondarea zabaltzearekin eta, artea eta ondare kulturala pertsonen arteko zubiak eraiki eta elkargune bihurtzen laguntzeko.
Sare sozialetan ageri diren edukien arduraduna da. Proiektuaren Twitter, Facebook eta blog-ak zuzentzen ditu.
Bitxikeri moduan, elkarteko idazkaria Idazketa sortzaileko irakasle bezala ezagutu zuen.
Izan ere, Pilarrek beti ikasten aritzea gustuko duenez, ez da harrigarria bera baino gazteagoa izanik ere bere irakasle izan den jendearekin topo egitea.


VERÓNICA QUINTANILLA CRESPO (Burgos, 1978)
Verónica Quintanilla CrespoArkitektoa, Nafarroako Unibertsitatean Zaharberritze eta Eraikinen Birgaitzean espezialista, Valladolideko Unibertsitatean Eraikinen Zaharberritzean Masterra eta Nafarroako Unibertsitateko Arkitektura Eskolan doktoregaia da. Ikerketaren ardatz nagusia: Nafarroako Erdi Aroko gotiko berantiarreko jauregiak.

2005ean, Joaquin Torres Ramorekin batera, monumentu eta ondareko elementuen zaharberritzeko arkitektura‑buleagoa sortu zuen. (www.restauraciondepatromonio.es)

Haren lanen artean nabarmendu daitezke: Iruñako fortifikazioak zaharberritzeko jarduera-plana (2013ko AADIPAko sarietan finalista), Iruñako fortifikazioen zati handi baten zaharberritzea (2012ko Europa Nostra saria), adibidez, Santa Clarako eta Santa Luciako “revellin”-ak eta haien kanpo-defentsak, San Roqueko “revellin”-a… Iruñako katedralaren aurrealdea eta Aoizko erdi aroko zubia zaharberritzea, Ekisoaingo Jauregiaren zaharberritzea (2013ko COAVN sarietan finalista), Sorladako San Gregorio Ostienseko Anaiarteko Etxearen birgaikuntza, Olzako armategi-Jauregiaren kontsolidazioa…


JULIA FERNÁNDEZ TELLECHEA (Irún, 1976)

Julia Fernandez TellecheaZuzenbidean eta Espainiar filologian lizentziaduna, Gaztelaniako hizkuntza eta literaturako irakaslea da bigarren hezkuntzan.

Iruñako Julio Caro Barojako institutuan 8 urte daramatza Hizkuntza eta Gizarte arloko lanpostuan. Honek balio izan dio konturatzeko gazteek arte eta kultur ondarearekiko duten axolagabetasuna. Heziketa humanistikoaz arduratuta, oinarrizko kulturarekin dago bereziki engaiatuta: ez da soilik ondarea gazteek ezagutu eta ulertarazten saiatzen, baizik eta baita ere sormena suspertzen. Horregatik daramatza 10 urte Nafarroako Unibertsitatean Idazketa Sortzaileko mintegi batean klaseak ematen.


JORGE LAFUENTE DEL CANO

Jorge Lafuente del CanoOviedoko Unibertsitatean Historian lizentziaduna, Valladolideko Unibertsitatean Kazetaritzan lizentziaduna eta
Historian doktorea, azken honetan aipamen internatzionalarekin. Bere doktoretza tesiaren ardatz nagusia Gobernuko presidente ohia Leopoldo Calvo-Sotelo eta honen Europarekiko harremana izan da.
Gaur egun, Jorge Valladolideko Unibertsitatean Analisi Ekonomikoaren oinarriak eta Historia eta erakunde ekonomikoak Saileko irakasle elkartua da.
Kirolzalea eta “Real Oviedo”ko zale sutsua. “Gazteentzako ondarea” proiektuaren oinarriak sendotzen lagundu du hasieratik.


JOSÉ ANTONIO GÁRATE ALCALDE

Jose Antonio Garate AlcaldeUnibertsitatean Humanitateetan lizentziaduna (Ondare historikoan espezializatua) eta Salamancako Unibertsitatean Ondare historiko-artistikoaren ebaluazio eta gestioan masterra. 2003. urtetik Burgoseko Katedralean ari da lanean eta gure herrialdeko zenbait museo eta monumentuetan parte hartzen du.


JOSÉ LUIS REQUENA

Jose Luis Requena2012an Nafarroako Unibertsitatean Artearen Historian doktorea. Ricardo Fernández Gracia irakasleak zuzenduriko tesiaren gai nagusia “Princeps Monachorum: San Juan Batailatzailearen artea eta ikonografia Espainiako barrokoaren garaian”. Gaur egun Madrileko Antonio de Nebrija Unibertsitatean arte-merkatuaren masterreko irakasle laguntzailea da. Honekin batera, Fernando Duran enkate-etxean antzinako margolanak katalogatzen ditu. Bere ikerketa lanen ardatzak Europako barrokoaren ikonografia eta pinturak dira.


CLARA FRAGO DAZA

Clara Frago DazaNafarroako Unibertsitatean Ikusentzunezko litzentziaduna (2015), gaur egun AcP-n ari da lanean (AcP: Adolescentes con Personalidad). 2014ko udatik, “Gazteentzako ondarea” proiektuaren argazki eta filmen arduraduna izan da.
Bere web orrialdea: www.clarafrago.com
“Rutina” metraje laburreko filmaren argazki-zuzendaria izan da eta gradu-bukaerako lana bezala aurkeztu zuen ikasketen azkeneko urtean.
Berarekin lanean dauden guztiak harritzen ditu. Kreatibitatea, adorea eta perfekzionismoa lanean aritzeko moduaren ezaugarriak dira eta erran diezaiokegun gauza bakarra hauxe da: “Eskerrik asko eta lanbide-ibilera zoriontsua izan dezazula!”.


MARIANNE CAVANAGH

Marianne CavanaghNafarroako Unibertsitatean Ikusentzunezko litzentziaduna (2015). Inglesezko testuen itzulpena eta argitalpena. “Gazteentzako ondarea”-ren ordezkaria da Estatu Batetuetako Ekialdeko kostaldean.