Maria Lopez Gomezek ,“Prayers” izeneko proiektuan, berak egindako diseinuak ezagutzera emateaz gain, mugikorren menpekotasunaren arazoa aurkezten digun bideoa egin du. Gaia interesgarria da eta aipatzea probetxugarria iruditu zaigu, baina hori bai, afera honi bere alde ona bilatuz eta, argi dago, gure proiektuarekin lotuz: artea eta ondare kulturala.
Uda hontean zehar Clara Frago gaur aurkezten dugun bideoa egin du (gure web orrialdean, bideoen atalean). Lan honek balio izan du ikusentzunezko ikasketak egin dituen gazte nafar bat beste autonomia-erkidegoetan ezagutzera emateko eta beste tokietako gazteengan Nafarroarekiko interesa suspertzeko. Gure goiburua hau da: “Ondareak elkartzen du” . Hitz hauekin ikasturteari hasiera ematen diogu eta hitz hauek biltzen dute “Gazteentzako ondarea”-ren desira ikasturte honetarako eta betirako.
Alde batetik, elkartea handitzeak eta, bestetik, “Mecna” izenpeko proiektuan lan egiteak eragotziko dute astero blog-ean zerbait argitaratzea. Talde handi batekin lanean aritzeak gauzak mantsoago egitera behartzen gaitu, baina hori bai, gero eta urrutiago ailegatzeko eta Nafarroari buruzko jakin-mina ahalik eta jende gehienen artean sortzeko.
2015/16 ikasturte zoriontsu bat denontzat.
No Comments