Europako Ondare Jaurdunaldiak zirela eta
Aurten, Europako Ondare Jaurdunaldien goiburua honakoa da: “Ondarea eta natura. Aukeraz betetako paisaia”. Patrimonio para Jóvenes-etik goiburu hau kontuan hartzen duten jarduera pare bat antolatu ditugu.
Aukeraz beteriko paisaia: Berrikuntza
Modaren bidez tradizioa eta oraina bateratzea. Hau izan da gure proposamena. Paisaia eta ondare kulturala diseinu inspirazio bezala.
Honela, Beatriz Azanza eta Ainhoa Arriazu, BeiA firmaren sortzaileak, Patrimonio para Jóvenes-ekin elkarlanean aritu dira. Neguko bilduma bat sortzea proposatu genien, bi osagaietan oinarrituta: Folklorea eta paisaia.
Folklorearentzat, Morón de Almazán-en Soriako janzki ezagunaren Museoko bilduman eta monumentuen enparantzan oinarritu ziren (begiratu blogeko aurreko sarrera, gazteleraz edota ingeleses aurkitu dezakezute).
Paisaiaren inspirazioarentzat Nafarroa aukeratu dugu. Gallipienzoko herria, Sanguesako merindadean.
Zergatik Galipentzu?
Paisaiaren aberastasunarengatik, bere antzinako kaleak film bateko antzeztokia dirudite, San Pedroko eta San Salvadorreko elizak. (Aurreko urtean San Salvador bisitatu genuen. Irakurri hemen) Eta Nafarroako jende askok oraindik ezagutzen ez duelako. Bisitatzea merezi duten herri txikiei atentzioa emateko era bat da.
Gainera, hotel txiki eta liluragarri bat dago. Heredad Beragu. Turismo kulturalean, kalitatezkoan, herrian bertan lana sortzean eta paisai eder baten barnean giro xarmagarri bat sortzean apustu egin du.
BeiA-ren bilduma berria aurkezteko toki ezin hobea zen.
ETA IZUGARRI ONDO PASA GENUEN
Eguraldi ona genuen lagun. Adin guztietako jentea, eta noski Beatriz eta Ainhoaren familikideak hotelean elkartu ginen. Amon-aitonak lehen ilaran, haien hilobei zoriontsu eta harro entzuten.
Asosiazioa aurkeztu zen ekitaldian, eta gero Galipentzu inspiraturako bilduma. Koloreak, apaingarriak, dena paisaian eta hotelaren dekorazioan zegoen inspiratuta.
Oso orijinala Aragoiko ibaiaren ibilbidea adorno bezala poltsaren barneko poltsiko moduan ikustea.
Aurkezpenak ordu erdi iraun zuen. Gero lorategiaz, ikuspegi ederrez eta askari izugarriez gozatzen igaro genuen arratsaldea.
Hotel Heredad Beraguko jabeen adeitasuna.
Eskerrak eman nahiko genizkien Patxi eta Ramon-i, Hotel Heredad Beraguko jabeak, harreragatik. Gugan apustu egin zuten eta gutaz fidatu ziren ekitaldia ospatzeko. Guztia izan zen arreta eta elkarlan liluragarria.
Giro internazionala
Mexiko eta Estatu Batuetako ikasle batzuk ere etorri ziren. Paisaiak txundituta utzi zien. Herri zaharretik paseatu ziren lagun berriekin, eta ezin zuten sinetsi ere egin honelako pelikulako antzeztokian aurkitzea.
Pena bat da ikasle askok denbora eta dirurik ez aurkitzea kilometroak ibili eta arratsalde batez honelako leku bat bisitatzeko.
Nafarroako hondareari denbora eskaintzeak pena merezi duela erakusten jarraituko dugu
No Comments