Artea, tradizioa, debozioak, Nafarroako ohiturak… hau dena gozatzeko aukera izan genuen irteera honetan. Paisaia zoragarria, ikuspegi ederra tenperatura goxoan eta, han goian, San Gregorio ostienseko basilika. Bere aurrekalde handia ikus genuen, kupula eta urre, zuri eta urdinez apainduriko barnealdea. Baita herrien artean prozesioan eramaten duten buru zilarreztatuta ere. Santuaren historia, oti-izurriz kutsaturik zeuden soroekin egin zituen mirariak eta bertako jendearen debozioa azaldu zizkiguten. Rokoko eta Barrokoaren arteko desberdintasunak ikasi genituen.
Honen ondotik, ostatua ikusi genuen. Arkitekto batek orain dela urte batzuk egin zituzten zaharberritze lanak azaldu zizkigun. Labe ederra gordetzen dute. Labea hagitz zaharra da eta berari buruz hitz egin zuen Caro Barojak: Sorladako labea. Zaldientzako uraskak ikusi genituen.
Egongela batean, Donejakue bidean aurkitu daitezkeen eliz zein katedralen maketak erakutsi zizkiguten.
Soroen artean ibili ginen, ez zuelako euririk ari. Harri ikaragarri batzuetara hurbildu ginen . Gaztelu baten hondarrak izan zitezkeen.
No Comments