UTZI MUSEOAK HITZ EGIN DEZAN
Patrimonio para jóvenes-entzako ekitaldi bat antolatzera leku batera hurbiltzen naizenean (herri bat, museo bat..), gutxitan joaten naiz zer egin nahi dudan aldez aurretiko ideia batekin. Bertara iristea erraza edo zaila den, nolako harrera jasotzen dudan etab. kontuan edukitzen dut. Museo batean, erakusgai dagoen bilduma behin eta berriro begiratzen dut. Hitz egin diezadan uzten dut. Hori egin nuen Lizarrako Gustavo de Maeztu museoan ere eta proiektu ezberdinak atera dira bertatik. Horietako bat, “Los Mundos de Maeztu”, aurreko sarreren artean topa dezakezue blog honetan. 2018eko gure lehen ekitaldietako bat izan zen.
BEGIAK ETA AURPEGIAK
“Pintarse los ojos” ordea, ez zen bat batean sortutako idea bat izan. Museoan Clara Fragoren argazkiak ikusten eta martxan dagoen bideo baten gidoia prestatzen ari ginela izan zen.
Maeztuko pertsonaien aurpegi eta begien tratamenduak ez zirudien joko asko ematen zuenik. Baina, eman egin zuen
BATZUEI ETA BESTEEI GALDETU
Museoa iradoki nuen eta idea ona iruditu zitzaien. Kasu honetan emakumezkoen audientziarekin saiatu nintze, eta hauei ere gustatu egin zitzaien. Beraz, museora joan nahi zuten makilladore profesionalak bilatzea besterik ez zen falta.
MAKILLADOREAK BILATU (ETA AURKITU)
Izena zuten profesionalak aurkitzean datza, baina Patrimonio para jóvenes-en aurrekontu eta aukeretara iritsiko direnak. Ez zen ain erraza ordea. Batzuk oso garestiak ziren, besteek ez zidaten bermerik ematen edo euren programatzeko modua eta seriotasuna ez nituen gustuko. Beste batzuk berriz, ez zuten Iruñatik kanpora lan egiten.
Azkenean, Arturo Nuez eta Ana Cuadradorekin topo egin nuean, Bobbi Brown enpresakoak. Bila nenbilena topatu nuean.
ERAKUNDE EZBERDINEN ARTEAN LAN EGITEAREN PLAZERRA
Ekitaldia; Arturo eta Anaren, patrimonio para jóvenes-en eta museoaren arteko komunikazio ariketa bat izan zen. Komunikazio on horren ondorio izan zen ekitaldi polit hau. Maeztuko artelanen artean ibilaldi labur bat egin ondoren, batez ere begien tratamendua kontuan hartuaz, Arturo eta Ana tailer praktikora zuzendu ziren.
AHOLKU SINPLEAK ETA KLASE OSO PRAKTIKOA
Arteaz, mihiseez eta giro onez inguratutako klase oso atsegina izan zen.
Gainera, museora hurbiltzen ziren bisitariak harritu genituen gure ispilu, margo eta pintzelekin… baina ez margolanak egiteko baizik eta gure aurpegiak margotzeko.
PUBLIZITATEKO KARTEL ON BAT
Beti bezala, Clara Fragok oso kartel polita diseinatu zuen ekitaldia zabaltzeko. Eta beste behin, sentsazio bera: ekitaldi bakoitza, ideiak, korreo trukea.. prestatzen pasatzen dugun denbora… eta ondoren, Patrimonio para jóvenes-en historia izatera pasatzen da dena.
Geroz eta historia sendo eta liluragarriagoa. Mila esker denoi. Hurrengo egunean, Arellanoko kanpai jotzearen inguruan hitz egingo dugu.