Uda zen, abuztuko goiz bero bat. Core fundazioko egoitzan bildu nintzen Isabel Gonzalez Purroy zuzendariarekin. Jende mordoa zegoen sarreran zain; arraza, adin eta jatorri ezberdineko jendea. Nafarroan dauden etorkinez arduratzen da fundazio hau. Babestu + Irakatsi = Gizarteratu. Hori da euren goiburua.
Patrimonio para jóvenes-etik proposamen bat luzatu genuen; arratsalde kultural bat, fundazioko gazteentzat. Eta zer da erlijio bat eta bere ohiturak ezagutzen hasteko hoberena? Bere ohiko postreak.
Lekuak, postreak, paisaiak, historia
Venta de Ultzama Hotel-Jatetxea leku adierazgarri bat da. Bere arkitektura, inguruko arkitektura eta paisaia ere errepikaezinak dira. Udazkenak bere koloreekin oraindik bereziagoa bihurtzen du bisita. Leku honen historia ezagutzeko egin klik hemen.
Euria ari zuen arren, oso ondo pasa genuen bidean. Humeek autobusetik begiratzen zituzten bidean ikusten genituen ardi eta behiak. Oreinak ere ikusi genituen eta askok askaria hartu baina lehen argazkiak atera zituzten.
Hotelera iritxi ginenean Inmak, bertako arduradunak, ongietorria eman zigun. Oso atsegin jaso gintuen, baita bertako langileek ere.
Lehenik eta behin mamia dastatu eta haren historia ezagutu genuen. Inmak mamia nola egiten den azaldu zigun denoi. Honek, Ulzamako mamia duen erre zapore arraro xamar hori nondik zetorren ulertzen lagundu zigun.
Askariak ere hitz egiteko eta elkar ezagutzeko balio izan zuen. Borja Centenera, gure argazkilariak, Patrimonio para jóvenes-en nola hasi zen parte hartzen azaldu zuen. Irrati saio batean entzun nuen eta horren arira jarri ginen kontaktuan. “Oraindik zure Twitter-a gordetzen dut”, esan ohi dit beti.
Mamiaren ondoren, kanutilloak kremarekin jan genituen. Egun hauetan zehar, Cororen lagunek mamia eta kanutilloak egiten ikasiko dute sukaldaritza klasetan.
Ekintza honen bidez, Nafarroara ongietorria eman diegu, eta pixkana, nahi izanez gero, inguruan dituzuen lurrak ezagutzen lagunduko diegu.
Mila esker Inmari eta Venta de Ultzamako talde guztiari, zuen atsegintasun eta arretagatik. Betira harte. Gaurkoz, Urtarrilerarte agurtzen dugu bloga.
No Comments