Blog

Uxanuri

sello-mec-v2-smIa-ia inork ez du Uxanuri buruz ezer entzun. Hori, non da? Askoretan gertatzen da, autobia baten ondoan ez dauden herriak ezezagunak dira.

Uxanuri Lizarraldeko herri txiki bat da, Arabatik oso hurbil dagoena. Errepidea ona da, paisaia zoragarria, eta mendi-ibiliak ederrak dira. Jendea oso atsegina eta maitekorra da. Eta San Esteban eliz nagusiako erretaula, ikaragarria.

Grupo ante el altar ( parcial )

Borja Centenera egun batzuk lehenago joan zen irteera prestatzeko. Julik, Ramonek bere senarrak, Mari Asunek El Encinedo landetxekoak, denok adeitasunez zaindu zuten eta herriko beste bat balitz bezala hartu zuten.

Herria, bere jendea eta ondarea, harreman pertsonala baten bidez ezagutzea Gazteentzako Ondareako ezaugarri bat da.

Gure bisitaren oso oroipen ona gorde dugu. Mari Asun eta Eukaristiaren Pelegrin-senideak gure zai zeuden. Senide hauek Uxanuriko Eliz Nagusiaren zainketaz arduratzen den komunitate erlijiosoa da. Erretoreari eskertzen diogu bere arreta.

Erretaulen gertakin erlijiosoak ikusi genituen, batzuk ebanjelioarenak, beste batzuk Esteban Santuaren martiritza eta berari buruzko kondairak. Gertakin profanoek arreta jo ziguten. Mitologia grekoatik harturikoak baitira. Gure buruari galdetu genion ea Uxanuriko 16.mendeko biztanleek gertakinen esanahia bazekiten. Goikaldeko frisoekin alde handia dago, bakarrik aingeruak baitaude.

Escenas marinas friso

Apostoluen taldeetan ere jarri genuen gure arreta. Hirunaka jarriak daude, erretaularen behekaldean. Hauen oinak oso hezurtsuak dira.

Pies de apostolado, Genevilla

Gazteok Aita Betierekoaren eskultura haien eskuetan izateko aukera izan zuten. Eskultura erretaularen goikaldean zegoen. Erortzeko arriskua zegoenez gero, gordeta dago.

Belarriaren, ilearen, aurpegiaren eta bizarraren detaileak ikusi ahal izan zituzten. Pisuaz harritu ziren eta errataula guztiak izan zezakeen pisuaz aritu ziren.

Padre Eterno

El Encinedo landetxeko lorategian bazkaldu genuen. Honen ondotik, errekaren iturburua bisitatu genuen. Arratsaldean, Iruñera bueltatu aurretik, Los Arcoseko Santa Maria elizan sartu ginen. Donejakue bideko erromesez beteta zegoen. Toki barroko ederra da, argiaren jokoekin. Organoaren soinuaz entzuteko gogoekin gelditu ginen.

Retablo central de Los Arcos

Nafarroan barna bidaiatzerakoan, bilatu itzazue herrixka txikiak. Harrituko zaituztete. Lizarraldeari buruzko informazio gehiago bere turismoko web orrialdean.

Hurrengora arte.

 

You Might Also Like

No Comments

Leave a Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.