UDABERRIKO IRTEERA ATSEGINGARRIA
Udaberri edo udazkenerako irteera bat. Bide erraza duen Gaztelurako igoera, oso desatsegina izan daiteke bero edo hotz gehiegirekin. Guri, egun freskoa suertatu zitzaigun, aurreko egunean euria egin zuen, eta ibilaldia zoragarria izan zen.
HERRI GARRANTZITSU BAT
Villamayor de Mojardín, Tierra Estellan aurkitzen da, Iruñatik 50 kilometrora eta Nafarroa Errioxarekin batzen duen Santiago bideko autobiaren alboan. Ain zuzen, horren leku onean aurkitzeagatik ezagutzen da azal-azaletik. Jende askok dio “bai, ikusi dut kotxean nindoala eta noizbait gelditu eta gaztelura igo behar dudala pentsatu dut, ikuspegiak izugarria izan behar du”. Edo, “a ze mahastiak” baina gutxi gehiago. Mojardingo Gazteluko upeltegietan eskontzak ospatzera joaten direnez gain.
SANCHO GARCÉS, IRUÑAKO ETA DEYOKO I. ERREGEAREN ALBOAN
Hemen gaude, Sancho Garcés-en estatuaren ondoan. Hura izan zen gaztelua musulmanei hartu ziena. Hortaz, bera izan zen hegoalderantz mugaldeak zabaldu zituena, Iruñako erresumako lurraldea handitzea ekartzen zuena.
Honela ikusten dugu gaur bere estatua, gazteluaren goialdera begiratzen, 908. urte inguruan begiratu izango zuen bezala.
IGOERA HASI BAINA LEHEN
Igotzen hasi baina lehen eta Sancho Garcén I-en eskulturaren alboan argazki hau atera baina lehen, San Andreseko eliza bisitatu genuen une batean. Ez genuen denbora asko igaro bertan, eguneko helburua gaztelua zen, baina xehetasun batzuetan arreta jarri genuen.
Adibidez, ateetako burdenerian. Lis lorearen itxura dute, Frantziako sinboloa. Santiago bidean dagoen Frantziar eraginaren adibide txiki bat.
Eta barruan, bitxi baten aurrean gelditu ginen, Mojardingo gurutzea, Nafarroako Erdi Aroko urregintzaren pieza interesgarrienetako bat. Hemen irakur dezakezue berari buruz gehiago. Hain zuzen ere, Julio Asunción izan zen haren argazkia eman zuena blog hontan argitaratzeko.
Nire hausnarketa neska-mutilekin ondorengoa izan zen: “Erromantikoa edo Gotikoa iruditzen zaizue? Zergatik? Atsegin duzue? Nola dago ikusgai bi arpegietatik ikusi ahal izateko? Bere fintasuna ikusi ondoren, hausnarketa bat egin genuen: Batzuetan, artelan bikainak ahaztu egin ditzazkegu, azkar joateagatik, ez fijatzeagatik edo handiena ez dela beti garrantzitsuena ez ulertzeagatik.
ETA GAZTELU GOIAN
Oso igoera entretenigarria izan genuen, hitz egiten eta noizbehinka ikuspegia behatzera geldituz. Hala ere, behin barruan gaudela ia dena hondakinak dira, ikuspegia zoragarria da. Gaur atsedenerako balio digun ikuspegi bat, baina duela asko zainketa eta zelata ikuspegia zena.
Gaztelu bateko bizitza nola izango ote zen hitz egin genuen, ea zaharra berregin eta berreraikitzea, edo hondamenak finkatzea zen hobe. Bakoitzak bere erantzuna pentsatu eta arrazoitu behar zuen.
Txantxetarako eta denari buruz hitz egiteko, eta datorren ikasturterako plan berriak egiteko denbora egon zen. Hau, blogeko 16/17 ikasturteko azkenaurreneko posta da jada. Gezurra dirudi, baina bai, denbora hegan doa.
Hurrengora arte.
No Comments