Browsing Tag

Borja Centenera

Blog

SAN CERNIN-EKO BURGUTIK

                      Ibilaldi berezi bat

 

            Iruñako alde zaharretik ibilaldia egun batean egin daiteke. Goiz batean, ordubetean. Daukagun denboraren edo interesaren arabera. Posible da, herria aurkitzen duenak, eta Curia kalean gora doanak, Caballo Blanco-ra iristean, denbora luzea, baina oso luzea igarotzea, batik bat eguraldi ona badago. Denok nahi dugu ikuspegiez eta Mesoiaz gozatu, bai kanpotarrek eta baita bertakoek ere. Hemen ikus dezakezu Mesoiaren web orria. Iruñako burguak bisita adeitsu bat merezi dutela esan daiteke. Gai honi buruz gehiago jakiteko egin klik hemen eta ikusi, Iruñako burguak izena duen taberna bat ere badago. Hau da bere web orria. Guk goiz bat eskaini genion San Cernin-eko burguari. Eta era berezi batean egin genuen, garaiera handitik hasita.

Zabaltza bat Ansoleaga kalean

Lagun batek esan zidan bere zabaltzatik ikuspegi izugarri politak zeudela. Eta ez nuen zalantzarik izan. Humeekin joaten uztea eskatu nion, San Saturnino beste ikuspuntu batetik ikus zezaten. Bertatik gailentzen zen San Cernin, eliza hau ezagutzen den bezala.

San Franzizko plazako gaur egungo liburutegiko teilatuak aurrez aurre behatzea goiz hartako beste opari bat izan zen. Bere garaian “La agrícola” eraikina izandakoa, Banka eta Aseguruen Elkartearen ekimenez. Ondoren, Gran Hotel, denbora gutxiz.

Eraikin izugarria, historiarekin, sartu eta irten egiten gara gaur egun bertatik zihurrenik bere jatorriaren inguruan galdera askorik egin gabe. Cáramara de Comptos-en patio izugarria garaieratik ikustea ere gozamena izan zen. Leku pribilegiatu bat Cámara de Comptos-en arreta jartzeko eta eraikinaren historia errepasatzeko

                          Fermin Erbiti-ren liburu bat

            “La Cámara de Comptos. Historias de la casa más antigua de Pamplona y su entorno” liburu izugarri ona da. 163 orrialderekin eta argazki mordoekin, era atsegingarri eta interesgarrian azaltzen du Cámara de Comptos eraikinaren ibilbidea, instituzioa eta inguruaren anekdota mordoa. Liburu hau izan nuen gidatzat ibilaldian zehar. Liburua irakurtzea gomendatzen dizuet. Iruñako eraikin zibil zaharrenaren erabilera mordo eta ezberdinak, dagoeneko existitzen ez den jauregi bat, gaur egun Mainsonave Hotelaren atzealdea dagoen lekua… txakolin baten historia, iruñako orfeoiaren egoitza… eta bitxikeri askoz gehiago irakur daitezke Erbitiren obra interesgarri eta dokumetatu honetan.

            San Cernin-eko eliza

Edo San Saturninokoa. Bi izenekin da ezagun Iruñean. Bisita hau ere berezia izan zen. Eliza gotikoa kapila barrokoarikin konparatu genuen. Zer ikusten duzu bertan? Nabaritzen ahal dituzu bi lekuen arteko ezberdintasunak? Zeintzuk? Batek besteak baino gehiago baitaratzen zaitu? Zer iradokitzen dizu bakoitzak? Gotiko eta Barrokora hurbiltzeko modu bat egokia, esperientzia eta ikuspen pertsonalaren bidez. Orokorrean, denek zuten gustukoago gotikoa.

                 Argazkigintzarako aukera

            Borja Centeneraren egun handia izan zen. Argazkilariak bakarrik sartzen diren zulotxoetan sartzeko aprobetxatu zuen. Atera zituen argazkiak paregabeak dira. Argazkigintza probatzeko esperientzia polita, leku ezberdinak esploratuz harrituta geratzeko.

                        Amaitzeko, sarrera

 

Eliza bisitatu ondoren, eta kalean jende gutxiago zebilela aprobetxatuz, visitaren amaieran sarrera arretaz ikusteko aukera izan genuen. Denak aurretik ikusi Gabe zuten zerbaitetan fijatu ziren: polikramiaren aztarnetan. Nola izango ote zen kolorea hainbat eta hainbat Erdi Aroko eraikinetan.

 

            Goiza, indarrak pintxo batzuk janez errukuperatzen bukatu genuen. Pozik eta harrituta hiri batek bere historiaz kontatzen duen guztiarekin. Baldintza batekin kontatzen digu gainera: entzuteko, begiratzeko eta poliki poliki bere kaleetan zehar paseatzeko prest egotea, dena dakigula gure gain hartu gabe.

            Beti egon daitezke sorpresak. Beti. Iruñakin mantso mantso paseatzera gonbidatzen zaituztet, bizi zareten hiri guztietan zehar. Egun ona pasa dezazuela.