Browsing Tag

Lizarraldea

Blog

ARELLANO, EZKUTUTAKO EDERTASUNA

sello-mec-v2-sm2016/17 ikasturtea hasi da. Blog-a poz handiarekin berriro hartzen dut. Oraingoan, Deigaztelutik, iaz agurtu ginenetik hurbil jarraitzen du istorioak.

Kilometro batzuk gorago bagoaz, Arellanora. Lizarraldeko lurraldean jarraitzen dugu.

                       Arellano oroimenean

Batzuk orain dela denbora txiki bat Arellanoko Etxe Erromatarrari egin genion bisitan egon ziren. Bere mosaikoetaz oroitzen ziren, baita jatorrizkoez ere, Madrileko Museo Arqueologikoan kontserbatzen direnak. Ni Arellanoz oroitzen naiz orain dela urte batzuk kotxearekin izan nuen istripu txiki batengatik, garrantzirik gabekoa. Oraingoan, eguraldi onak eta jendearen adeitasunak egunaz gotzatzea lortu zuten.

Arellano Rossi y Lucy contemplan el paisaje

 

              Talaia zoragarria

Bere dorre-talaia bilatu beharreko zera da, ez dugu erraz bidean aurkitzen. Erromanikoa da, XII. Mendekoa. Oinarri karratua dauka.

Zaharberritua dago eta interes kulturaleko ondasuna da. Edonor sar daiteke eta bista zoragarriak dauzka.

Arellano, cabecitas en la torre

Taldearen argazkian, ezkerratik hasita, laugarrena Alvaro de Goñi da. Bere herria maite du eta adeitasun ikaragarriaz San Roman Eliz Nagusia erakutsi zigun.

 

            San Roman Eliza

Ondare ikusgarria, dorre ederra dauka, Monjardineko dorrearen parekoa. Inguruak bertan sartzera eta gelditzera gonbidatzen gaitu. Dena oso ondo zainduta dago. Sartzeak ez du dezepzionatzen. Hauxe erran genuen Alvarok San Roman eliza ireki zigunean. Paretan dauden margoek atentzioa erakartzen dute. Nafarroan dagoen adibide bakarra, parrokiari buruzko azalpenak biltzen dituen liburuxkan agertzen den bezala. Bertan, Pedro Luis Etxeberria, EHUko Artearen historiako irakaslea dena, aipatzen da.

Bitxikeri bat. Arellanoko frisoa, magnificat-aren inskripzio bat daukana, Siguenzako katedralaren parekoa da.

ARellano, San Cristóbal

Erretaulak gure begiradak erakarri zituen, Kristobal deunaren ohorean. Alvarok azaldu zigun bezala, bere ikonografiaz gain, Arellanon bidailariak, Ama Birjina, arranoak eta karabelak gehitu dira.

Presbiterioaren ondoan, margo gotikoen arrastoak ikus daitezke

Arellano ante el retablo desde arriba

             Istorio batek beste batera darama

Oso ondo pasatzen ari ginen, baina beste sorpresa bat falta zen. Dorrean, ezkil batean hau ageri zen idatzia: Victoriana Arizaletaren oroimenean. Paisaiaz, argiaz gozatu genuen eta Victorianari buruz ikertzea erabaki genuen, Alvaro de Goñik eta Marta Castañok hartu zuten lan hau bere gainean. Hau beste istorio bat da eta sarrera berri bat merezi du. Hurrengora arte.

Arellano en memora de Victoriana