Browsing Tag

Urroz

Blog

BEGIRATZERA IKASTEN

          Ibilaldi bakoitzaren atzean, ideia bat.

 

Patrimonio para Jóvenes-en gertatzea ohikoa zen. Eta berriro ere gertatu da. Ekaineko arratsalde batean Urroz Villa ezagutzera gerturatu ginen. Iruñeatik gertu, San Martingo azokarengatik da ezaguna herria. (Hasi baina lehen, kontsultatu egitaraua hemen nahi baduzu) Bere azoka handia, eliza eta erretaularengatik da ezaguna. Paisaia ere izugarria da.

Vista general de la plaza de Urroz

Bertan ezagutu genuen Urrozeko liburu saltzailea. Liburuz beteriko bere etxeak liluratu egin gintuen. Eta elkarrekin antolatu genuen urrirako ekintza bat. Urria… Hain urrun zegoen… Benetan zegoen hain urrun? …

             Pertsonaiak liburuarekin Urrozeko erretaulean

 

Urria iritsi zen eta honela iritsi da kolaborazioa ere. Alde batetik, nagusiak Libros con Historia-ren egoitzan bildu ziren, liburuei eta arteari buruz hitz egiteko.

Aldi berean, txikienak erretaulari buruzko taller batean ari ziren lanean. Lehenengo begiratu, gunea ikusi, zein eszena ezagutzen dugu? Ikusten ahal ditugu pertsonaiak liburuekin? Nortzuk dira? Zer irakurtzen dute?

Erretaul batek agertoki eta irudi mordoa eskaintzen ditu batera, eta garrantzitsua da, veraz, irudien irakurketa ordena aurkitzen laguntzea. Esanahia banaka eta mezua elakrrekin.

Ulertzeko eta gozatzeko, prismatikoak erabiltzea proposatu genien. Gazteak bakarka eta humeak nagusien laguntzarekin.

       Humeen erantzunei buruz

MIrando a los personajes con libro

Humeek beti harritzen gaituzte haien logika izugarriarekin. Edo nagusi bati inoiz bururatuko ez litzaizkioken ideiekin. Ariketa hauetan, hitz egiten uztea oso garrantzitsua da, entzutea. Baita arrazoitzea eta haien erantzunen zergatia azaltzea ere.

Urrezko unea da haien behatzeko gaitasuna hobetzeko, imaginazioa eta haien izaera sortzeko.

          Erretaula berrinterpretatzea

Erretaulera egindako bisitaren motzaren ondoren, atarira irten ginen. Bertan, mahai batzuetan, ikusitako liburudun pertsonaiak marrazteko proposatu genien.

Kartoi gogor batzuk ere eman genizkien, itsatsitako urre kolorezko kartulinekin, non argizarizko margoa jarri eta ondoren urratu egin zituzten. Honela kolorea eman eta marrazkiak pertsonaien erropetan nola egiten ziren ulertu zuten.

Ondoren, nahi izan zutenek, haien artelanak parrokian bertan utzi zituzten.

     Eskerrak:

Mila esker Urroz-eko liburu saltzaileari gurekin lan egiteagatik. Mila esker udaletxeari eta parrokiari. Eskerrik asko gurasoei, zuen humeak ekintza honetara ekartzeagatik.

Urrozen inoiz egon ez zaretenoi, hasieran esandakoa; Orain une ona da. Azokaz goza dezakezute urriak 11 eta 12an.