Blog

Filologoa izatetik mandatari edo printzesa izatera…

logo-mecnaFilologoa izatetik mandatari edo printzesa izatera… hauxe pentsarazi digute Marta Castañok Grisel gazteluatik bidali dizkigun argazkiek. Esperientzia harrigarria eta dibertigarria, Martak berberak kontatuko diguna.

Hala ere, Martaren sariarekin lotuta, iruzkin bat egin nahi dut. Elkarteatik gure egitaraua aurkeztu genuenean, interes sozialeko egitaraua bezala izendatzeko, beste eskualdeetan Nafarroako ondare kulturala eta artea zabaltzea pentsatu genuen. Gure asmoa Nafarroako ondare kulturala eta artea “leitmotiv” bezala jarriz, beste autonomia erkidergoetako “millenials”-ak harremanetan jartzea zen. Horretarako, Sare sozialak izan dira gure lagun nagusienak. Baita irudimena eta lana ere. Egin beharreko lan asko dugu, baina zoriontsu gaude jasotzen ari garen emaitzengatik. Nafarroarekiko interesa adierazi digute argazkilari gazte batzuek eta argazki batzuk utzi dizkigute, hurrengo post-ean gai honi buruz hitz egingo dugu.

Kontakizun laburreko txapelketa antolatu genuen, Iruñako arresien eraistean oinarritutako gertakari historikoari buruz, bi helburu genituen:

Libro

  1. Txapelketari esker, Esther Elizaldek argitaratutako ikerketa lana (doktore tesia) jendeari ezagutzera ematea, orain dela gutxi (ez horren gutxi) gertatutako historia hobeto ulertzeko. Partehartzaileek Estherren liburuko atalaren bati buruz idatzi behar zuten.
  2. Foru-komunitateatik kanpo Nafarroako atala den gertakizun hau ezagutzera ematea. Horretarako, Aragoiko Grisel gaztelua saria emateko tokirik egokiena zen. Gainera, Luis Zuecok, pasa den udazkenean, Loarreko gazteluaren eraikuntzari buruzko eleberri historikoa,El Castillo, argitaratu zuen, Nafarroarekin beste lotura bat gehiago.
  3. Griseleko gaztelua ez da Tarazonaren eta Moncayoko inguruak ezagutzeko toki bikain bat bakarrik, liburuak maite dutenentzako babes-leku harrigarria da ere. Gomendatzen dizuegu lasaitasunez begi bista bat botatzea gazteluaren web orrialdeari. Literaturako sari bat emateko eta Luis Zueco erakartzeko tokirik aproposena da.

    Mila esker, Luis, Marta hartzeagatik. Mila esker, Marta, txapelketan parte hartzeagatik. Eta, mila esker, Esther zure tesiarengatik.

You Might Also Like

No Comments

Leave a Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.