Blog

NICOLAS ALBA: ARTISTA EZ, ESKULANGILEA BAIZIK.

logo-mecnaGazteentzako ondareak Nicolas Alba eta bere lantegia ezagutzeko aukera izan du. Gazte-gaztetik artearen munduan murgildu da eta bere formakuntza gehien bat autodidakta izan bada ere, Madrilen zein Bartzelonan egon da zeramika, marrazketa eta eskultura ikasten.

Bisita hasteko, bere bizitzari buruzko datu batzuk eman zizkigun. Noiz eta nola hasi zen, tailerraren beharraren arrazoiak eta tailerrari eman dizkion erabilerak, bere lanean egin dituen aldaketak, etab. Artea behar bezala ikusteko, heziketa guztiz oinarrizkoa da. Hauxe da Nicolasen lanen helburu bat. Honen ondotik, bere lanak ezagutu genituen.

Detalle de escultura

 Eszenografia zertan zetzan azaldu zigun eta orain dela gutxi estreinaturiko eszenografia baten maketa erakutsi zigun, Lazarillo de Tormes lanean oinarritutako eszenografia, hiru zati bazituena. Gero, burdinaz baliatuz “Haizea eta euria” lana aurkeztu zigun. Burdinak baditu aurreiritzi asko: gogorra, hotza, pisutsua, etab. Hala ere, ez da horrela gertatzen Nicolasek egindako eskultura batean: biguntasuna, berotasuna eta arintasuna transmititzen baitituzte.

DSC_0051

tenaldi bat egin genuen eta makinen funtzionamendua azaldu zigun Nicolasek, baita bere lan egiteko modu ezberdinak ere. Adibide moduan, materialen erabilera eta eraldaketa erakutsi zizkigun.

Zubiekin jarraitu genuen. Zubiek esanahi berezia daukate Nicolasentzat. Gainera, hauetako bat tamaina errealean eraikitzea lortu du. “Murmuraciones” lanak arreta jo zigun, ez baitzen izen aproposagorik. Orokorrean, honako mezu hau eman zigun Nicolasek: “ikuspuntu ezberdinek denok aberasten gaituzte”.

DSC_0090

Nicolasen lantegiak sekretu asko gehiago baditu, toki guztietan lanaren batekin topo egiten zenuen. Hala ere, detaile bat aipatu behar da: lanak ezin dira nolanahi aurkeztu. Toki eta argitasun berezi bat behar dute, itzalekin jolastu, lanen arteko zerikusiak eta loturak zaindu, lan bakoitzaren nagusitasuna nabarmendu, etab. Lanen aurkezpena lanak bezain garrantzitsua da.

Tailerra ikusteaz bukatu genuen eta bigarren solairura joan ginen. Bertan Nicolasek zeramikako tailerra bat dauka eta zenbait ikastaro eman ditu. Teknikak baditu ezaugarri asko.

Máscaras

Bisitari bukaera emateko, bere lantegitik atera ginen eta harrizko mahai baten inguruan jarri ginen hamaiketakoa jateko. Esperientzia elkarrekin partekatu genuen, gehien gustatu zitzaizkigun gauzak aipatu genituen eta elkar hobeto ezagutzeko aukera izan genuen.

Nicolas Alba eta bere lanari buruz gehiago jakiteko, bere WEB ORRIALDEA bisitatu ezazu. Eskerrik asko denoi Gazteendako Ondarean parte hartzeagatik, bereziki Nicolas Albari, bere harrera abegitsuarengatik eta bere etxea irekitzeagatik.

You Might Also Like

No Comments

Leave a Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.