Blog

Alcarriatik Nafarroara

 

            Iruñara joatea?…

    Iruñarrek, Cuencako eta Miranda de Ebroko lagun batzuekin Pastranara bidaiatu zutenetik, alderantzizko bidaia tokatzen zen. Ausartu beharra zegoen. Joan etorrian zebiltzanak, ausartu beharra zuten bai, ohiturekin amaitzera, jente berriarekin harremanetan jartzera, korreo bidez bakarrik hitz egin zuten familiekin elkarbizitzera. Celia eta nik alde batean eta bestean ematen genuenaren bermea zuten, besterik ez.

Zer datorkizu burura “Iruña” entzutean? – Izan zen nire galdera. San Fermin jaiak; bereziki, entzierroa. Berdina Nafarroari buruz.

                   Klixeen paradoxa

Sare sozialen munduan bizi gara, sarbide erraza eta azkarra daukagu edozein erako eduki edo informaziora. Eta hala ere, paradoxa moduan, klixeek jarraitu egiten dute, baita ezjakintasunak eta informazio ezak ere. Pastranakoa honakoa pentsatzen zuten: Nafarroa=Iruña=San Ferminak.

Nafarrek, Pastranara bidaia proposatu genienean, ez zuten lekuaren inguruko ezagutzarik.

             Edukia hautatzea

Astebukaerako bidaia batean, gauza gehiegi ikusi nahai ez izatea da hoberena. Patrimonio para Jóvenes-etik gauza txikiak lortzea proposatu genuen, zehatzak eta eskuragarriak. Harresiak, Santiago Bidea, eta gastronomía izango ziren bisitaldiaren oinarriak. Ezin zen falta, jakina, entzierroaren ibilbidea, eta Nafarroaren Errenazimentuari buruz zertxobait, aurreko bisitaldiaren oinarria.

                 Zein berdea den Iruña!

Hiriarekin kontaktuan arreta deitu zien lehen gauza izan zen. Yamaguchi parkea, Gazteluaren itzulera eta Zaldi Txuriko bistak.

Udaletxeko plaza, mundo guztiari bezala, txikia iruditu zitzaien. Telebistatik eta txupinazoko argazkiengatik, jendeak handiagoa irudikatzen du. Parkeak, Gotorlekua, Alde Zaharra, Zaldi Txuria eta Iruña Café-a izan zen gure ostiraleko ibilaldi express-a.

Arratsaldeko seietan trenez iritxi zirela kontuan hartuta, ez zegoen gaizki. Eguraldi onak eta ordu aldaketa, egun luzeagoekin, asko laguntzen zuten.

            Larunbata:

Goizean, harresien interpretazio gunera joan ginen. Bigarren Zabalgunetik paseoan joan ginen, Zezen plaza eta Media Luna-ren ikusiaz. Harresien interpretazio gunea atsegingarria da, bakoitzak nahi duen lekuan gelditzeko aukera eskaintzen du, eta erosoa da.

San Miguel parrokiako erretaularen bisitatxoarekin jarraitu genuen, Iruñako Katedralarentzat egin zen erretaula, eta agian, Nafarroako Errenazimenduko obra interesgarrienetako bat. Edo behintzat, gure eskura dagoen hoberenetako bat astebukaera estu honetan.

Nola begiratzen dugu erretaul bat? Kaleak eta gorpuak, eskulturak, kontatzen diren historiak. Zura zizelkatzea, horitzea eta erregostea izan ziren bisitaren oinarriak.

Nota hartu behar zuten, behintzat buruz. Hurrengo egunean beste erretaul bat ikusi behar zuten eta bakoitzat zein izan zuen gustokoen esan beharko zuen, eta zergatik.

              “Klasiko galduezina Nafarroako udaberrian”

Honela definitzen da pintxoen astea bere web orrian. Eta kontuan izan genuen, noski izan genuela. Ibilaldi eta bisitaz beteriko goiz batek honelako zaporetsu bukatu behar zuen…

Eta hortan ere zorte ona izan genuen. Pastranako lagunen bisita pintxoaren astearekin bat zetorren

 

            Eta Puente La Reina-n arratsaldea

Gure Pastranako lagunek Santiago Bideko zati bat ikusi zuten Iruñan. Baina Santiago Bideaz gain beste zerbait ikusteak ere pena merezi zuen. Puente La Reina aukeratu genuen. Santiago Bidearen zatia ibili genuen herrian zehar, zubiraino, eta ondoren askaria. Santiago Bideari buruz hitz egiteko aukera bat. Gutxinaka, Nafarroa urte osoan zehar zein interesgarria den ohartzen ziren gure lagunak, ez San Fermin astean soilik.

              Igandea. Amaiera Ororbian

 

Historia hasi zen leku berdinean bisitaldia bukatzea. Bai, modari buruzko jarduera antolatzean, San Julian de Ororbia erretaulean hasi zelako truke historioa. San Julian de Ororbia izan zela istorio honen hazia esan liteke.

Zein erretaul duzue gustokoago, hau edo atzoko San Miguel? Ez zen guztien adostasuna lortu. Zein ezberdintasun ikusten duzue? Antzekotasunen bat?

Oroimena lantzeko, behaketa, eta batik bat erlazionatzeko eta alderatzeko galdera batzuk.

Ororbian Tere eta Miguel agurtu genituen, Patrimonio para Jóvenes-en senar-emazte oso maitatuak. Haien herrian hartu gaituzte bihotzez eta herri hau bisitatu dugun oro etxean bezala sentiarazi gaituzte. Hiru belaunaldiren bilera, ondare biziaren igorpena, elkarrizketaren bidez, bilgunea, tira, komunikazioa

Ororbian ez ginen txoko atsegingarriaz ahaztu, garbitokia. Zaharberritua eta oso ondo zaidua, etnografiari, ogibide zaharrei, bizitzeko era, eta zehazki, errekaren ondoko biziari buruz hitz egiteko leku ona. Batán de Villava-ko bisita gogorarazteko, negu hotz haietan. Ikasturtea badoa, badoa…

              Asko gelditzen da egiteke

Behin bideak ireki direla, ibili egin behar dira, haietara bueltatu, iniziatiba berrietan pentsatu. Eta horretan gabiltza. Patrimonio para Jóvenes beti dago bidean. Hondarra utzi nahiean, oroitzapen ona, eta batik bat, batik bat, maitasuna eta parte-hartzaileen arteko komunikazioa sustatu. Aste ona izan

You Might Also Like

No Comments

Leave a Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.