ESTELLA EZ DA EGUN BATERAKO BAKARRIK
Santiago bidean bertan, Lizarra hain aberatsa da paisaian, artean eta kulturan, denbora bat bertan igarotzea pena merezi duela. Edota askotan bertara itzultzea. Gogorarazi behar da baita ere bere ingurua interes handikoa dela.
Duela denbora asko Patrimonio para Jóvenes-ek San Pedro de la Rúa bisitatu zuen. Eliza izugarria, zaharberritua, eskailera eta sarrera ikusgarriekin, baitaratzera bultzatzen duen barrualdearekin eta klaustro interesgarri batekin ere.
Oraingo honetan, justu horren aurrekaldera joan gara: Gustavo de Maeztu museora. Arretaz ezagutzera gonbidatzen zaituztet. Sartu hemen
GURE BISITA. ANTOLAKETA.
Azaro bukaeran eta abenduko lehen asteetan, museoko zuzendariarekin harremanetan jarri nintzen, Camino Paredes ekin eta bisitetaz arduratzen denarekin, Natalia Gentico. Adeitasun handiz gure bisitarekin laguntzera eta hura erraztera eskaini ziren. Clara Frago egin zituen lehen argazkiak eta kartela diseinatu zuen. Jada aurreko urtetik, elkartean gure jaudunaldiak komunikatzen interes handia ari gara jartzen.
Honela lan egin zuen Clarak goiz batean
Eta honela geratu zen kartela
A ze atsegina den mantso lan egitea, jente sutsuarekin eta prestakuntzan hainbeste maitasunekin inplikatzen denarekin.
Leku batean agertzen naizenero, eta bertakoek nigan uste osoa dutela ikusten dudanean izugarri eskertzen dut. Eta aldi berean erantzukizun handia sentitzen dut. Gu jasotzen gaituen erakunde baten altuerara egotean datza. Edo behintzat, saiatzea.
BISITA
“Los mundos de Maeztu” izenpean, Nataliak margolariaren egongelen zehar eramateaz gain, bere bizitzara, familiara, bidaietara, esperientzira, kezketara, garaiko testuingurura, eta honela, bere marrazteko erara eraman gintuen: Gaiak, pertsonaiak eta une bakoitzean aukeratutako koloreak.
Barre egiteko uneak ere egon ziren, mihisetako eszenak antzeratzen genituenean bezala.
“Los novios de Vozmediano” bezalako musika ere hautatu genuen margolanentzat. Nataliak Blur to the end, “Evening party” obraren parean etzutea proposatu zigun. Ikusi Evening party eta entzun kanta hemen.
Ez zen bertan bukatu alde kreatiboa. Gustavo de Maeztu museoa, hilabete batzuk iraungo dituen lan audiobisualaren abiapuntua da. Pistak ematen goaz eta hauek sare sozialetan jarrai ditzazkezute #Maeztuelviaje #Losextrañossucesos eta noski #Patrimonioparajóvenes -en.
Bukaeran Lizarra ederretik ibili ginen eta, nola ez, goiza janaurreko batekin errematatu genuen.
Ez dut sarrera hau bukatu nahi gai batez mintzatu gabe. Eta honakoa da gaia: gure aurtengo jarduerak eta martxan dagoen bideoa 2018 año Europeo del patrimonio cultural-aren zigilupean daude. Zigilua ikus dezakezute gure web orrian arrosa izugarri edeeeeeerreaan.
Hurrengora arte.
No Comments